lunes, 12 de abril de 2010

FUTBOLARIEN GREBA


Alde guztiak bildu eta egoera desblokeatu dute

Espainiako Futbolarien Elkarteak ez du greba egiteko nahia bertan behera uzti oraindik. Astearte honetan berriro bilduko dira.

Espainiako Futbolarien Elkartea, Futbol Liga Profesionala, Espainiako Futbol Federazioa eta Kirol-Kontseilu Gorena madrilen batzartu dira gaur arratsaldean eta egoera desblokeatu egin dute negoziazioan akordio batzutara iritsita. Dena den, Greba deialdia momentuz ez da bertan behera geratu. Astearte honetan berriro batzartuko dira Madrilen.
Kirol-Kontseilu Gorenak esan du kinielen dirua banatzeko Dekretua aldatzera konprometituko dela. “Hau egiten badugu Ligak Espainiako Futbolarien Elkartearekin dituen konpromezuak betetzea erraztuko du”, adierazi zuen Jaime Lissavetzky Estatuko Kirol Idazkariak.
Espainiako Futbolarien elkarteko presidentea de Luis Rubialesek Greba oraindik ez dela bertan behera ziurtatu du eta negoziazioan aurrerapenak egon direla baieztatu du. Astearte honetan, 20:00etan berriro batzartuko dira alde guztiak.

BIGARREN B MAILA

Alaves, Osasuna B eta Bilbao Athleticek, irabazi

Arabarrek 1-2 irabazi zioten Mirandesi eta hirugarren postuan daude. Osasuna Bk 3-2 irabazi zion Celta Bri eta jaitsieratik aldendu da. Gauza bera egin zuen Bilbao Athleticek Guijuelori 2-1 irabazita.

Bost ihardunaldi bakarrik geratzen dira Bigarren B Mailako lehen multzoan liga erregularra bukatzeko eta asteburu honetan 33. ihardunaldia jokatu zen.
Ponferradinak (liderra da 68 punturekin) matematikoki ziurtatu zuen igoerako play-offak jokatzea. Eibarrek, bigarren postuari eutsi zion Racing Ferroli 1-0 irabazita. Gipuzkoarrengandik bi puntura kokatu da Alaves (57 puntu) Mirandesi 1-2 irabazita. Lemoa, ordea, ldendu egin da lehen postu horietatik laugarren sailkatua den Palenciaren aurka (56 puntu) 2-0 galdu ondoren. Arratiako taldea seigarren postuan dago 49 punturekin. Bestalde, Barakaldok zona lasaian jarraitzen du Zamorari 3-0 irabazita.
Sailkapenaren behealdeko albiste onak Osasuna Bk eta Bilbao Athleticek eman zizkiguten. Nafarrek 3-2 irabazi zioten Celta Bri eta 41 puntu dituzte orain, jaitsierako promozio postua bost puntu eta jaitsiera zortzi puntu azpitik dituelarik. Bilbao Athleticek hiru puntu azpitik du jaitsierako promozio postua eta jaitsieraren sei puntu gainetik dago.
Albiste txarrak Sestao Riverrek eta Izarrak eman zizkuguten. Biak 33na puntu dituzte, baita Racing Ferrolek ere. Hirurak jaitsiera postuan daude eta hiru puntura dute promozio postua. Salbazioa bost puntura daukate. Izarrak 4-1 galdu zuen Ponferradinaren aurka eta Sestaok 2-3 galdu zuen Cultural Leonesaren aurka.
33. ihardunaldiko emaitzak Lehen multzoan:
AT. OSASUNA B 3 - 2 CELTA B
ATHLETIC B 2 - 1 GUIJUELO
SESTAO RIVER 2 - 3 C. LEONESA
EIBAR 1 - 0 RACING FERROL
PONFERRADINA 4 - 1 IZARRA
PALENCIA 2 - 0 LEMONA
BARAKALDO 3 - 0 ZAMORA
MONTAÑEROS 1 - 1 PONTEVEDRA
LUGO 2 - 1 COMPOSTELA
MIRANDES 1 - 2 ALAVES

HIRUGARREN MAILA

Tudelanok aldeak mantentzen ditu

Tudelakoek 1-1 berdindu zuten bigarren sailkatua den Peña Sporten aurka eta lidergoa mantendu dute. IV. Multzoan Reala Bk 1-0 irabazi zion Gernikari eta lidergoa sendotu du.

Gero eta gutxiago falta da Hirugarren Mailako multzo ezberdinetako ligak bukatzeko. Asteburu honetan 34. ihardunaldia jokatu da IV. eta XV. multzoetan.
XV. multzoan Peña Sportek (bigarren sailkatua) Tudelanoren (liderra) aurka jokatu zuen partida izan zen interesgarriena. Banakoarekin (1-1) bukatu zen partida eta Tudelakoek zazpi puntuko aldea mantentzen dute bigarren sailkatua den Peña Sportekiko. Hirugarren postua Atletico Cirbonerorentzat da nahiz eta 4-1 galdu zuten Oberenaren aurka. Play-offetako azken postua, Mutilverarena da Pamplonari 3-0 irabazi ondoren.
Jaitsieran dauden taldeak hauek dira: Zarramonza (18. postua, 31 puntu), Atletico Valtierrano (19. postua, 29 puntu) eta Cortes (20. postua, 20 puntu).
IV. multzoan Reala Bk lidergoa sendotu zuen bosgarren sailkatua den Gernikari (55 puntu) 1-0 irabazi ondoren. Txuri-urdinek 67 puntu dituzte eta lau puntu ateratzen dizkio bigarren sailkatua den Amorebietari. Zornotzakoek 0-3 galdu zuten Urritxen Beasainen aurka. Gipuzkoarrak laugarren postuan daude sailkapenean 59 punturekin. Hirugarren postuan tinko jarraitzen du Portugaletek (62 puntu) Amurriori 1-2 irabazita.
Jaitsiera postuan dauden taldeak hauek dira: Aretxabaleta (18. postua, 38 puntu), Retuerto (19. postua 25 puntu) eta Salvatierra (20. postua 11 puntu). Salvatierrak ihardunaldi batzuk daramatza jada maila galduta, baina asteburu honetan Retuertok ere agur esan dio Hirugarren Mailari Durangoko Culturalaren aurka 1-1 berdindu ondoren.
34. ihardunaldiko emaitzak IV. multzoan:
SALVATIERRA 0 - 0 ELGOIBAR
AMOREBIETA 0 - 3 BEASAIN
ARENAS GETXO 0 - 0 LAUDIO
REAL SOCIEDAD B 1 - 0 GERNIKA
SANTURTZI 2 - 0 LAGUN ONAK
LEIOA 0 - 2 BASCONIA
RETUERTO SPORT 1 - 1 C. DURANGO
ARETXABALETA 1 - 0 ZAMUDIO
AMURRIO 1 - 2 PORTUGALETE
EIBAR B 2 - 0 ZALLA
34. ihardunaldiko emaitzak XV. multzoan:
SAN JUAN 2 - 3 IRUÑA
AT. VALTIERRANO 0 - 2 AOIZ
OBERENA 4 - 1 AT. CIRBONERO
U. MUTILVERA 3 - 0 PAMPLONA
LOURDES 3 - 1 HUARTE
ZARRAMONZA 0 - 1 CHANTREA
RIVER EGA 2 - 0 PEÑA AZAGRESA
PEÑA SPORT 1 - 1 TUDELANO
ALUVION 0 - 0 CORTES
MURCHANTE 0 - 1 VALLE EGÜES

OSASUNA


Aranda: "Garrantzitsua da Camachok jarraitzea"

Zaragozaren aurka lortutako golarekin pozik azaldu da aurrelaria eta bere estatistikak hobetzen jarraitu nahi du.
Osasunako aurrelari Carlos Aranda pozik agertu da gaur Taxoareko prentsa aretoan Zaragozaren aurkako partida bideratzeko balio izan zuen gola egin ostean. Arandaren ustez Osasunak oraindik puntuak batzen jarraitu beharra dauka mailari eustea ziurtatzeko, baina helburua gertu ikusten du aurrelari andaluziarrak eta puntuak batzen laguntzegatik pozik azaldu da. Osasunara iritsiz gerotik Camachok erakutsi dion konfiantza eskertu du arandak, eta beretzat datorren denboraldian Camachok Osasunan jarraitzea garrantzitsua al den galdetuta, argi hitzegin du Arandak: "Niretzat eta Osasunarentzat, garrantzitsua da Camachok jarraitzea. Iragan sasoian Osasunak helburua lortu zuen Camachorekin eta sasoi honetan are eta lasaiago lortuko dugula dirudi. Camachok asko eman dio taldeari iritsi zenetik, eta zaila izango da Osasunak entrenatzaile hoberen bat aurkitzea", esan du aurrelari gorritxoak.
Bestalde, javad Nekounamen parte hartzea ez dute baztertu Osasunako medikuek goizean egin erresonantziaren ostean. Zaragozaren aurkako partidan zelaia utzi behar izan zuen euskarri irandarrak orkatila bihurritu ostean, baina bihar arratsaldeko entrenamendua burutzeko prest egotea ezin da baztertu une honetan, eta hori hala izanez gero Malagaren aurkako partida jokatzeko prest ere egon daiteke Nekounam.

ATHLETIC


Gurpegi (Athletic): "Almeriaren aurka gozatu egin genuen"

Athletic etekina ario zaio ateratzen egiten ari de jokoari San Mamesen: etxetik kanpo ere gauza bera du xede.

Erdipurdiko jokoa eginda puntu asko irabazteko gai izan zen Athletic sasoi hasieran. Denboraldiaren bigarren txanpan, berriz, emaitzak joko onaren ondorioa dira. Erakustaldiak ari da eskaintzen talde zuri-gorria. "Emaitzak erakusten dute erakutsi beharreko guztia. Oso dinamika positiboan gaude. Bide onean. Atzo gozatu egin genuen. Ez da ohikoa bigarren zati hasieran lau goleko abantaila izatea", esan du Carlos Gurpegik.
Hasiera batean ez zen jardunaldi erraza zuri-gorrientzat. Izan ere, aurkari zuzen guztiek garaipena eskuratu baitzuten. Deportivo izan zen berdinketarekin konformatu behar izan zen bakarra. "Behartuta geuden irabaztera, baina ez genuen presioa nabaritu. Helburua lortzeko urrats garrantzitsua eman genuen", adierazi du Koikilik.
Baina, etxean hamabostero derrigortuta ez egoteko ezinbestekoa izango da kanpoan ere zerbait lortzea. Ez dirudi Mestalla zelai aproposa denik Athleticen bolada txarrarekin amaitzeko. "Kontraerasoan Europako talderik onenetarikoa da Valentzia. Horregatik ahalegindu behar gara lehen gola sartzen".

domingo, 4 de abril de 2010

OSASUNA VALENTZIAREN AURREAN


Ustekabea eman eta Valentzia Mestallan mendean hartzeko gai izan daitezkela sinetsita da Jose Antonio Camacho: "Erabat seguru nago, gure aukerak izango ditugu, zelai eta partida guztietan izan baititugu", baieztatu du Osasunako entrenatzaileak, nahiz eta Valentziak datorren ostegunean Atletico Madrilen aurka jokatu beharreko partida garrantzitsuak Emeryren mutilengan inolako eragin txarrik ez duela izango ere pentsatu: "Ez die eraginik egingo, horretara ohituta dauden jokalariak baititu Valentziak. Maila goreneko jokalariak ditu Valentziak, eta aste berean selekzioarekin eta taldearekin partida bana jokatzen ere ohituta dira", esan du Osasunako entrenatzaileak.


Gorritxoen hasierako hamaikakoan bi berritasun izango dira: Puñal eta Juanfran zigortuta dira eta haien ordez Vadocz eta Calleja ariko dira hasieratik Mestallan. Monreal ere kili-kolo ibili da aste honetan, baina azkenean garaiz osatu da eta ezker hegaleko atzelariak hasieratik jokatuko du, bere ordezkoa izan zitekeen Oier Sanjurjo deialditik at geratu den bitartean.


Ustezko hamaikakoa:

Ricardo; Azpilikueta, Sergio, Flaño, Monreal; Vadocz, Nekounam, Camuñas, Pandiani, Calleja, Aranda.

REAL UNION BIZIRIK


Celtak garrantzi handia duten hiru puntu lortu ditu Balaidosen Celta mendean hartuta (0-1). Ikusle gutxi harmailetan eta giro ezatsegina Vigon.

Futbolariek ere ez dute lan gehiegi egin giro hotza berotzeko eta lehenengo 45 minutu gol aukera argirik ez dute sortu. Nagusitasuna talde galiziarrarena izan da, baina gol abagune argirik sortu gabe.

Bigarren zatian, Aitor Sanzek 66. minutuan ikusitako bigarren txartel horiak erabakigarria izango zela zirudien. Hamar gizonekin, Real Union ezinean aritu da eta Celta sarriago iritsi da Oterminen area ingurura.

Baina Gorka Brit, 80. minutuan, penalti bat asmatu du. Enero Romok ez du hamaika metroetatik kale egin eta hiru puntu eman dizkio Iñaki Alonsoren taldeari. Berebiziko garrantzia dutenak Bigarren B Mailara ez jaisteko lehia horretan.

Fitxa teknikoa:

0 - Celta Vigo: Falcón; Vasco Fernandes (Hugo Mallo,54'), Catalá, Noguerol, Roberto Lago; Vila (Michu, 67'), López Garai; Danilo, Trashorras, Papadopoulos; Cellerino (Dani Abalo, 35').

1 Real Union: Otermin; Gabarain, Gerlo, Lacruz, Gurrutxaga (Quero, 77'); Aitor Sanz, Eneko Romo; Goran Maric (Goikoetxea, 65'), Juan, Abasolo; Brit (Salcedo, 68').

Gola: 0-1, 80': Enero Romo, penaltiz.

BARTZELONA ATHLETICEN GAINETIK


Athletic Clubek 4-1 galdu du F.C. Bartzelonaren aurka Nou Campen. Eraginkorrak izan dira oso Guardiolaren jokalariak lau gol eginda; Caparrosenek irudi ona eman dute hala ere. Golak Jeffrenek,, Bojanek (2) eta Messik egin dituzte Bartzelonarentzat; eta Markel Susaetak zuri-gorriena.


Bi entrenatzaileek ezustekoak sartu dituzte euren hamaikakoetan. Caparros, etxekoak ezustean harrapatzeko asmoarekin; eta Guardiola, Arsenalen aurkako Txapeldunen Ligako partidarako balak gordetzen.

Talde zuri-gorriak ederki ekin dio neurketari eta lehenengo eraso jokaldien protagonista izan da. Susaetak eta Javi Martinezek aukera politak izan dituzte Victor Valdesen ate aurrean.

Baina Barça eta Messi ez dira ezkutuan gelditzen diren horietakoak, eta pixkanaka-pixkanaka agertzen hasi dira. Jeffrenek, 26. minutuan, gol batekin gauzatu du gainerakoek erakutsitakoa.

Llorentek partida berdintzeko aukera izan du berehala, baina ez du asmatu eta Bartzelonak Athletic zigortu du. Bojanek bartzelonarren bigarrena egin du 40. minutuan.

Bigarren zatiaren hasierarekin batera Toquero eta Yeste zelairatu dira Gabilondoren eta David Lopezen ordez, eta zuri-gorriek bere arean sartu dute Barça. Toquerok, Llorentek, Javi Martinezek eta Gurpegik aukera paregabeak izan dituzte, baina kamuts, ez dute asmatu.

Baina barkatuz gero, Bartzelona bezalako talde batek zigorra prest izaten du, eta Bojanek bere bigarren gola egin du (58. minutua) atzelari zuri-gorriek gaizki defendatutako jokaldi batean.

Hamar minutu geroago Messik laugarrena egin du, partida erabakita utziz. Azken txanpan Markel Susaetak Athleticen gol bakarra egin du, markagailua txukunduz.

Bartzelonak, egia da, aise irabazi du neurketa. Athleticek, hala ere, itxuroso jardun du eta zuri-gorriek blaugranek baino korner gehiago atera eta jaurtiketa gehiago egin dituzte.


Fitxa teknikoa:
4. Bartzelona: Valdés; Puyol, Piqué, Chygrynskiy, Abidal; Maxwell, Touré Yaya (Jonathan, 75. min.), Sergio (Xavi, 53. min.), Jeffrén (Bojan, 59. min.); Messi eta Bojan.

1. Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Amorebieta, Koikili; Gurpegui, David López (Toquero, 46. min.), Javi Martínez, Gabilondo (Yeste, 46. min.); Susaeta eta Llorente (Iturraspe, 65. min.).

Golak: 1-0, 26. min.: Jeffrén. 2-0, 40. min.: Bojan. 3-0, 58. min.: Bojan. 4-0, 68. min.. 4-1, 76. min.: Susaeta.

Epailea: Mateu Lahoz.

2.MAILAKO SAILKAPENA


Liga sailkapenak Taldea J G E P GF GC Puntuak
1 R. Sociedad 31 16 10 5 43 27 58
2 Hércules 31 14 10 7 41 26 52
3 Cartagena 31 14 9 8 42 31 51
4 Levante 31 12 13 6 41 30 49
5 Betis 30 13 9 8 42 29 48
6 Numancia 31 13 8 10 39 33 47
7 Elche 31 12 9 10 44 42 45
8 Villarreal B 30 12 9 9 44 39 45
9 Córdoba 31 10 12 9 26 28 42
10 Nástic 31 11 7 13 30 39 40
11 Girona 30 10 10 10 38 39 40
12 Recreativo 31 9 12 10 28 30 39
13 Celta 31 9 12 10 27 29 39
14 Huesca 31 8 14 9 24 25 38
15 Murcia 31 8 13 10 35 35 37
16 Las Palmas 31 8 13 10 33 35 37
17 Rayo Vall. 31 8 12 11 46 44 36
18 Salamanca 30 8 11 11 32 40 35
19 Albacete 31 8 11 12 43 50 35
20 Real Unión 31 7 9 15 26 38 30
21 Cádiz 30 6 12 12 33 49 30
22

ERREALAK HERCULES KANPOAN UTZI DU


Realak berebiziko garrantzia duen garaipena lortu du Herculesen aurka (1-0) eta Adelante Ligako lidertza sendotu du. Nsueren golak Anoetatik hurbil jarri du Lehenengo Maila.


Realak eta Herculesek lehia parekatua eskaini dute partidaren hasierako minutuetan, sailkapeneko lehenengo bi sailkatuen arteko neurketa batek behar duen moduan.

Txuri-urdinak, pixkanaka, partidaren nagusitasuna hartzen joan dira. Griezmannek, kementsu lehenengo zatian, donostiarren erasoko jokoaren ekimena eraman du.

34. minutuan, Emilio Nsuek gola egin du, Griezmannek langara bidalitako baloi baten aldaratzea sare barrura bidalita.

Realak batzuek eta besteek egindako merituak islatzen zituen markagailua eraman du atsedenaldira (1-0).

Bigarren zatian, sailkapeneko bigarren sailkatua Martin Lasarteren taldea estutzen saiatu da, eta tarte batzuetan lortu egin du. Adibide gisa, Ansotegik langa azpian atera duen baloia.

Baina Realak jakin du Griezmannen gola kudeatzen eta garaipen garrantzitsua lortu du. Hamaika jardunaldi falta direnean, erabakigarria den deus ez dago, baina hiru puntu hauek Lehenengo Maila Donostitik gertu jarri dute.