jueves, 25 de febrero de 2010

Europa League


Anderlecht-Athletic : Gola sartu behar da

Arlo fisikoan gailentzen denak hanka eta erdi izango du final-laurdenetan. Athleticek 1.500 zaleren babesa izango du.
________________________________________


Athleticek hil ala biziko neurketa jokatuko du Constant Vanden Stock zelaian. HanAnderlecht izango du zain. Europako Liga hasi zenetik hirugarren aldiz gainditu beharko du kanporaketa bat. Eta aurreko bietan gertatu zen legez, etxetik kanpo eskuratu beharko du aurrera egiteko aukera emango dion txartela. Youngo Boysen eta Tromsoren kontra San Mameseko neurketan emaitza txarra eskuratu ostean egin zuen aurrera. Ba, Anderlecht-en aurka ere antzeko egoeran dago.
Joaneko norgehiagokako banakoa ez da emaitza ona zuri-gorrientzat. Golik gabeko partidak talde belgiarrari emango lioke txartela. Beraz, Athletic gol bat sartzera behartuta dago.
Ez dirudi egoera horretan erraza izango denik Ariel Jacobsek zuzentzen duen taldea gainditzea. Izan ere, belgiarrek maila ona dutela erakutsi zuten Katedralean. Konfiantza handia duen taldea izateaz gain, fisikoki oso landua dagoela ikusi zen. Athleticen antzeko ezaugarriak dituen taldea da. Beraz, erronka gogorra izango du talde bizkaitarrak. "Markagailuan aurrea hartzea erabakigarria izan daiteke", esan zuen atzo Koikilik.
Hamaikakoan arituko diren jokalari asko atseden hartuta daude
Teneriferen kontra sei berritasun egon ziren Athleticen hamaikakoan. Caparrosen asmoa zen Bruselako partidarako zenbait jokalari gordetzea. Ondo atera zitzaion apustua. Baina, ligan aritu zirenek ere gura dute Europan lehiatu eta litekeena da Toquerok eta Koikilik taldean jarraitzea. Bestalde, Gabilondo ere maila bikaina erakusten ari da eta baliteke donostiarrak ere hasieratik jokatzeko aukera izatea.
Constant Vanden Stock
19:00
Thomas Einwaller (AUT)
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Koikili; Gurpegi, Javi Martinez, Orbaiz, Gabilondo; Toquero eta Llorente.

No hay comentarios:

Publicar un comentario