viernes, 26 de marzo de 2010

SEVILLA


Manolo Jimenez bere kargutik kendu du Sevillak

Taldeak Xerez azken sailkatuaren aurka bana berdindu zuen Sanchez Pizjuanen eta Zuzendaritza Batzordeak Jimenez kargugabetzea erabaki zuen.

Sevillak Manolo Jimrnez entrenatzailea bere kargutik kentzea erabaki du. Zuzendaritza Batzordeak taldeak Xerez azken sailkatuaren aurka bana berdindu ostean hartu zuen erabakia.
Hasiera batean, behin behineko teknikaria Ramon Tejada izango zela zioen klubak helerazitako oharrak, baina azkenean orain arte Jimenezen laguntzaileak izandakoek hartuko dute ardura hori. Gaurko lan saioaren helburua indarberritzea baino ez da izango.
Luis Aragones edo Michael Laudrup dira Jimenez ordezkatzeko hautagai nagusiak.

HIRUGARREN MAILA

Igotzeko eta salbatzeko aukerak agortzen doaz

Asteburu honetako partida askok talde batzuren etorkizuna marka dezakete promozioan sartzeko edota jaitsiera postuetatik aldentzeko orduan.

Hirugarren Mailan, liderrak, Amorebietak sailkapenaren erdialdean dagoen Zalla hartuko du etxean. Partida garrantzitsuenetako bat hirugarren sailkatuaren (Portugalete) eta laugarren sailkatuaren (Elgoibar) artean emango da. Bi taldeek 53 puntu dituzte sailkapenean eta promozio postuetan daude.

Azken postuetatik irtetzeko lehian, Aretxabaleta Durangoko Kulturalaren aurka arituko da eta Eibar B eta Santurtzik jaitsiera postuetatik aldentzeko hiru puntuak bilatzen saiatuko dira.

Beasain Leioaren aurka lehiatuko da eta Gernika Retuerto Sporten aurka. Beasaindarrek eta Gernikarrek promozio postuetara hurbiltzeko aukera paregabea izango dute asteburu honetan. Promozio postuetako trena hartzeko lehian, Amurriok eta Zamudiok norgehiagoka garrantzitsua jokatuko dute igandean. Zamudio promozio postuetatik 6 puntura dago momento honeta eta Amurrio 8ra.

26/03 19:30 LEIOA - BEASAIN
26/03 19:30 AMOREBIETA - ZALLA
27/03 16:00 REAL SOCIEDAD B - LAUDIO
27/03 17:00 ARENAS GETXO – LAGUN ONAK
28/03 11:30 PORTUGALETE - ELGOIBAR
28/03 11:30 RETUERTO SHORT - GERNIKA
28/03 16:30 ARETXABALETA – C. DURANGO
28/03 17:00 AMURRIO - ZAMUDIO
28/03 17:00 SALVATIERRA - BASKONIA
28/03 18:00 EIBAR B – SANTURTZI

OSASUNA:29. jardunaldia


Puñal (Osasuna): "Igandean irabazi beharra daukagu"

Almeriaren aurkako partida final bat balitz bezala jokatuko dutela ziurtatu du Osasunako kapitainak.

Nou Campen itxura ona eman arren partida galdu ostean Osasuna lanera itzuli da gaur Taxoarera, eta Bartzelonaren futbol zelaian joko maila ona erakutsi zutela egia izan arren, jokalari gorritxoek badakite aste honetako partidarik garrantzitsuena igandean jokatu behar dutela Nafarroako Erresuman Juanma Lilloren Almeriaren aurka.
"Taldea garaipen bat lortzeko irrikitan dago eta estutasunak saihestu ahal izateko igandean irabazi beharra daukagu, asko izango baitugu jokoan Almeriaren aurkako partidan. Oraindik ez dugu ahaztu iragan denboraldi batzutan gertatu zitzaiguna, eta final bat bezala hartuko dugu igandeko norgehiagoka", ziurtatu du gaur, adibidez, gorritxoen kapitain Patxi Puñalek

REALA: larunbatean Kordobaren aurka


Lasarte: "Diferentzia polita da, baina ez erabakigarria"

Igotzeko hautagaitza sendotzeko Kordoban hiru puntuak lortzea oso garrantzitsua dela nabarmendu du entrenatzaileak.


Denbora darama Realak hiru puntuak eskuratu gabe Anoetatik urrun. Bi hilabete, hain justu. Horregatik eta oraindik helmugara iristeko urratsak eman behar dituztelako Kordobako lehiak duen garrantzia nabarmendu du Martín Lasartek gaur Zubietan. "Ez dugu deus lortu eta irteera hau inportantea da. Kontrarioek etxean jokatu ohi dute gu kanpoan aritzen garenean eta emaitza on bat lortuz gero haiengandik aparte jarraituko genukeen. Diferentzia polita kentzen diegu, baina ez da erabakiorra".
Balaidosen jaso zituen bi besoak azkenengoz talde txuri-urdinak. Urtarrila erdialdean izan zen. Harrezgero pilatutako uzta eskasa izan da: hiru berdinketa eta porrot bat. Entrenatzaileak onartu duenez, "kanpoan irabazteko galtzak bete lan ditugu", baina itsaropentsu agertu da taldeak sentiarazten dionagatik. "Sendotasuna transmititzen dit taldeak. Lan giroa ederra da oso".
Partida bateko zigorra beteko du Lasartek Arcangel Berria zelaian. Ondorioz, bigarren entrenatzaile Alberto Iturralderi dagokio aginduak ematea. "Luze eta zabala aritzen gara futbolaz mintzatzen Alberto eta biak eta bere jardunean uste osoa dut". Harremanetan nola jarri zehaztu behar dute oraindik ere. "Segapotoa ez da praktikoa. Beste zerbaitetan pentsatzen ari naiz".
Bihar osatuko du Realak azken saioa eta ondoren Kordobaruntz abiatuko dira. Dani Estrada eta Labaka izan ezik, gainontzekoak deialdian sartzeko aukera du entrenatzaile uruguaitarrak.

ATHLETIC: 28.jardunaldia


Atletico-Athletic (2-0): Athleticek aukera ona galdu zuen atzo

Caparrosen mutilek ezin izan dituzte partidan zehar sortutako aukerak gauzatu eta Forlanek eta Aguerok ez dute barkatu Atleticoren bi abagune garbienetan


Athleticek aukera anitz desaprobetxatu ditu Atletico zital baten aurka. Bilbotarrak nagusi izan dira partidan baina Forlan eta Aguerok, bi aukera argienetan sartu dituzte madrildarren aldeko golak.
Caparrosen mutilak gogotsu irten ziren zelaira eta partidaren lehen minutuan De Gea atezaina harritzen saiatu ziren Gurpegiren burukada indartsu baten bidez. Partida joan etorriko norgehiagoka baten bezala jokatuko zela zirudien baina bilbotarrak nagusi izan ziren eta abagune gehiago izan zituzten. 9. minutuan Llorenteren jaurtiketa gogorrak zutoina jo eta kanpora joan zen desbideratuta. 27. minutuan De Gea atezainak, bi geldiketa paregabe egin zituen Gabilondo eta Llorenteren jaurtiketak desbideratuz. Atletico Madrid Iraizozen atera hurbiltzen saiatu zen baina ia ez zuten atezain nafarra probate ere egin.
Bizkaitarrek baloiaren jabetza izan zuten eta jokaldi landuak sortu zituzten, lehen zatian nagusi izanez. Hala ere, Caparrosen taldeak ez zuen gola aurkitu eta nahiz eta atsedenaldira 0-0 joan ziren.
Bigarren zatian Quique Sanchez Floresen taldeak bloiaren jabetza lortu zuen, nahiz eta bilbotarren defentsa ez zuten asko sakatu. 53. minutuan, Diego Forlan uruguaiarrak 1-0ekoa sartu zuen Iraizoz azpitik gainditu ondoren. Madrildarrak ia ez ziren Gorka Iraizozen atera heldu baina Forlanek ez zuen barkatu lehen abagune argian. Nahiz eta markagailuan atzetik joanAthleticek erasoan jarraitu zuen eta aukera asko Portu zituen partida berdintzeko. Argiena, Javi Martinezen burukada bat izan, baina Orduña ere De Gea atezainak geldiketa paregabe bat egin zuen. Bizkaitarrek aukerak izaten jarraitu zituzten baina ez zuten asmatu gola sartzen. 85. minutuan, Aguerok azken 2-0ekoa jarri zuen San Jose gainditu eta atera jaurti eta gero.
Horrela, lehoiek ez dute punturik lortu eta europar postuetan mantentzeko aukera paregabea galdu dute etxetik kanpo. Gainera, haien aurrelarien trebetasunari esker irabazi duen Atleticori bizia eman diote europako postuetara hurbiltzeko.

martes, 16 de marzo de 2010

ERREALA 0-0 BUKATU JARDUNALDIA


Neurketako aukerak eta nagusitasuna batzuena zein besteena zen, aldakorra. Hala ere, Reala talde gaztelarra baino hobeto aritu da. Aukerak zerrendatzen diren koadernoan, ordea, ia hutsik agertzen da lehenengo 45 minutuei dagokien orrialdean.

Txuri-urdinek ez dute Helmanticon liderrek izan ohi duten anbizioa agertu.

Atsedenaldiaren ondoren, gidoiak antzeko bideetatik jo du. Norgehiagoka ez gatz eta ez piperrik ez zuen, eta zaleak bere aulkietatik altxarazteko motiborik ez zuen ematen.

Lasartek Zurutuza atera zuen bigarren zatiko 17. minutuan eta Realak beste itxura bat eman du. Momentu horretatik aurrera, bertsio ondua eman du talde donostiarrak.

Txuri-urdinak saiatu dira gola lortzen, baina gol aukera argirik sortu gabe eta arrisku handirik sortu gabe Salamancakoen ate inguruan.

Carlos Bueno Agirretxeren ordez sartu da Realaren aurrealdea suspertzeko, eta azken minutuetan, Bueno zelaian zela, heldu dira Lasarteren jokalarien gol aukera arriskutsuenak.

Azkenean, golik gabeko berdinketa, eta Reala sailkapenaren buruan

2.B MAILA


Ihardunaldiko partida interesgarriena Ipuruan jokatu zen. Bertan neurtu zituzten indarrak Eibarrek eta Alavesek. Garaipena arabarrek eskuratu zuten 1-2ko emaitzarekin. Porrot honekin Eibar bigarren postuan aurkitzen da eta liderra den Ponferradinak 0-1 irabazi zion Osasuna Bri eta hiru puntuko abantaila dute armaginekiko. Osasuna B, 34 punturekin dago eta jaitsiera postuak bi puntura ditu. Alaveses, ordea, garaipenarekin aurrerapausoa eman du bosgarren postuan kokatuz play-off postuetatik puntu bakarrera.

Beste bi euskal derbi ere jokatu ziren ihardunaldi honetan. Barakaldok eta Lemoak 0-0 berdindu zuten Lasesarren. Arratiako taldea seigarren postuan dago play-off postuetatik puntu bira 44 punturekin eta Javi Gonzalez Etxebarriaren taldea 11. postuan dago 37 punturekin. Beste derbian, Izarrak 1-2 irabazi zion Bilbao Athletici Lezaman. Horrela, nafarrek puntuetara berdindu dute talde zuri-gorriarekin eta jaitsiera postuetatik at daude bizkaitarrek baino gol average hobea dutelako. Bilbao Athletic jaitsierako promozio postuan dago.

Arazo ugari dituen beste euskal talde bat Sestao da. Ihardunaldi honetan 0-2 galdu zuten Pontevedraren aurka eta 19. postuan daude 29 punturekin. Riverrek salbazioa hiru puntura du.

29. ihardunaldiko emaitzak Lehen Multzoan :

AT. OSASUNA B 0 - 1 PONFERRADINA
ATHLETIC B 0 - 2 IZARRA
RACING FERROL 1 - 1 ZAMORA
PALENCIA 1 - 0 MONTAÑEROS
MIRANDES 0 - 2 CELTA B
SESTAO RIVER 0 - 2 PONTEVEDRA
BARAKALDO 0 - 0 LEMONA
EIBAR 1 - 2 ALAVES
LUGO 0 - 0 C. LEONESA
COMPOSTELA 1 - 1 GUIJUELO

HURRENGO JARDUNALDIA


Osasuna - Racing 21/03/2010 17:00 H
Valentzia - Almeria 21/03/2010 19:00 H
Deportivo - Valladolid 20/03/2010 18:00 H
Zaragoza - Bartzelona 21/03/2010 21:00 H
Malaga - Vila-real 21/03/2010 17:00 H
Mallorca - At. Madril 21/03/2010 17:00 H
R. Madril - Sporting 20/03/2010 20:00 H
Xerez - Tenerife 20/03/2010 18:00 H
Espanyol - Sevilla 20/03/2010 22:00 H
Athletic - Getafe 20/03/2010 18:00 H

LIGAN DENA BERDIN JARRAITZEN DU


Txapeldunen Ligako eta Europa Leagueko postuetan ez zen aldaketa handirik egon. Valentziak galdu arren hirugarren postuan jarraitzen du 47 punturekin eta Sevilla dago laugarren postuan 44 punturekin Deportivoren aurka 1-1 berdindu ondoren. Galiziarrak seigarren postuan daude 42 punturekin. Mallorcak kale egin zuen Getaferen aurka 3-0 galduta, baina bosgarren postuan mantentzen dira 43 punturekin. Athleticek 0-0 berdindu zuen Sportingen aurka eta zazpigarren postuan jarraitzen du 41 punturekin. Puntu bat hurbilago dituzte Valentzia (sei puntura) eta Mallorca (bi puntura) eta aurreko ihardunaldiko distantzia berera dite Sevilla (hiru puntura) eta Deportivo (puntu bakarrera).

Sailkapenaren behealdean gauza oso estu dago. Elkarren aurka jokatu zuten Racingek eta Zaragozak eta 0-0 berdindu zuten. Bi taldeak jaitsieratik hurbilago daude orain. Racing salbazio postuetan dago 26 punturekin, jaitsieratik hiru puntura eta Zaragoza jaitsieratik lau puntura dago 27 punturekin. Jaitsiera postuetan daude Xerez, Valladolid eta Tenerife. Andaluziarrek 2-0 galdu zuten Vila-realen aurka eta 15 puntu ditu eta Real Madrilen aurka jokatu zuen Valladolid 19. postuan dago 20 punturekin. Salbazio lortzeko pauso garrantzitsua eman duena Tenerife izan da. Aurkari zuzena den Espanyoli (28 puntu) 4-1 irabazi zioten eta 23 punturekin daude, salbaziotik hiru puntura.

Txapeldunen ligaren bila


Txapeldunen Liga edo Europa izan, baina onenen artean jarraitzea gura du talde bizkaitarrak. Ez dute aukera pasatzen laga gura. "Zaleen artean dagoen ilusioa mantendu behar dugu". Horretarako, ezinbestekoa izango da Molinonen emaitza ona eskuratzea. Jakinekoa da Sportingen etxea Athleticen bigarren etxea dela. Baina denboraldi honetako Sporting mendean hartzea gaitzagoa dela uste du entrenatzaileak. "Ez da partida samurra izango. Sportingek asmatu egin du fitxatzerako orduan", esan du Caparrosek.

Gurpegi hamaikakora bueltatuko da

Caparrosek ez du iraultzarik egingo hamaikakoan. Zelai erdiari sendotasun gehiago emateko Gurpegi zelairatuko du eskuin hegalean. Beste aldaketa aurrean egon daiteke. Llorentek bermatuta dauka lekua taldean eta ikusi egin beharko da nork jokatzen duen bere ondoan. Aste guztian zehar kili-kolo egon den Toqueroren eta Susaetaren artean aukeratu beharko du Caparrosek. Deialdian, berriz, Iturraspe da berritasun nagusia. Euskarria Iñigo Perezen partez aukeratu dute.

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San José, Amorebieta, Castillo; Gurpegi, Javi Martinez, Orbaiz, Gabilondo; Toquero edo Susaeta eta Lloente.

Molinon
20:00etan
Epailea: Fernandez Borbalan

jueves, 11 de marzo de 2010

BIGARREN B MAILA


Eibar, goren-gorenean
Talde armaginak derbia irabazi dio Lemoari (0-2) eta Ponferradina harrapatu du sailkapenaren lidertzan, 55 punturekin.
Eibarrek Bigarren B Mailako I. multzoko sailkapenaren bigarren koskan da, Arlonagusian Lemonari irabazita (0-2), eta Ponferradina liderrarekin berdinduta. Bederatzi puntuko aldea dute hirugarrenarekiko.
Sailkapenaren beheko aldean, Sestao Riverren egoerak txarrera egin du. Celta B-ren aurka galdu ondoren (2-1), Sestaokoek salbazioa hiru puntura dute.
Bigarren B Mailako 28. jardunaldia (I. multzoa):
LEMONA 0 - 2 EIBAR
ALAVES 1 - 1 LUGO
CELTA B 2 - 1 SESTAO RIVER
MONTAÑEROS 2 - 1 MIRANDES
PONFERRADINA 0 - 0 PALENCIA
PONTEVEDRA 0 - 0 ATHLETIC B
IZARRA 3 - 0 BARAKALDO
C. LEONESA 2 - 4 COMPOSTELA
GUIJUELO 3 - 1 RACING FERROL
ZAMORA 0 - 1 AT. OSASUNA B

REAL UNION


Castello-Real Union, (1-1): Porrot zaporea duen berdinketa
Irundarrak 1-0 irabazten hasi dira Briten golari esker, baina 82. minutuan Ulloak penaltiz 1-1ekoa sartu du.
Real Unionek partida garrantzitsua jokatu zuen Castelloren aurka eta porrotaren zaporea duen berdinketa (1-1) lortu zuen Adelante Ligako azken sailkatuaren aurka.
Partida hasieran bi taldeek akats ugari egin zituzten urduritasunaren poderioz asko baitzegoen jokoan. Dena den, Real Union izan zen baloiaren jabe hasierako minutuetan nahiz eta ia ez zuten gol aukerarik eduki. Gurrutxagak indarge eginiko jaurtiketa izan zen jokaldirik esanguratsuena lehen ordu laurdenean. Partidako aukerarik onena 20 minutuan Real Unionek izan zuen. Juan Dominguez bakarrik geratu zen Lledo atezainaren aurrean, baina bere jaurtiketak zutoina jo zuen.
Lehen zatiko azken minutuetan Castellok ere gol aukerak eduki zituen. 42. minutuan Jauregi atezainak erantzun bikaina eman zion Manteconen erremateari. Horrenbestez, golik gabe (0-0) iritsi zen partida atsedenaldira.
Bigarren zatiaren hasieran bi taldeak erasokorrago zelairatu ziren, baina lehen kolpea eman zuena Real Union izan zen. 57. minutuan irundarrek baloia lapurtu zuten zelai erdian, Duranek hegalean jaso ondoren area barrura erdiratu zuen eta bertan Britek baloia sare barrura bidali zuen 0-1ekoa sartuz.
Gola hartu ondoren Castellok erasora jo zuen eta gol aukera bikaina izan zuen 61. minutuan. Ulloa bakarrik zegoen area txikiaren barruan eta baloia bultzatu bakarrik egin behar ez zuenean jaurtiketa langa gainetik kanpora bidali zuen.
Castello aukerak izaten hasi zen eta Real Union atzean sartu zen markagailuari eusteko. Kontraerasora azkar ateratzen zen talde irundarra, baina eduki zituen aukerak barkatu egin zituen eta azkenean ordaindu egin zuen. Epaileak, Castelloren aldeko penaltia adierazi zuen 82. minutuan eta Ulloak jaurti zuen 1-1ekoa.
Real Union saiatu zen erreakzionatzen eta pare bat aukera izan zituen. Lledok erantzun bikaina eman zion Aitor Sanzen jaurtiketari eta ondoren epaileak legues kanpo utzi zuen Real Unionen gola Eneko Romo jokoz kanpoko posizioan omen zegoelako. Azken minutuetan bi taldeek izan zituzten gol aukerak, epaileak legez kanpo utzi zuen Castellok sartutako gola eta partida bi taldeei gutxirako balio dien 1-1eko emaitzarekin bukatu zen.

REALA: 3 PUNTUEN BILA



Hamalautik sei partida galdu ditu Salamancak Helmanticon eta etxean puntu gutxien pilatu duen bosgarren taldea da.
Etxeko partidak irabazteko arazo franko du Salamancak. Zenbakiek ez dute gezurrik esaten: puntu gutxien batu duen bosgarren taldea izateaz gain, Helmanticon jokaturiko azken sei neurketetatik bi berdinketa (Castello eta Cadizen aurka, biak era jaitsiera postuetan) urratzeko gai baino ez da izan.
Hori dela eta, garaipena eskuratzeko plaza egokia izan daitekeela uste dute txuri-urdinek. Gainera, 2000 jarraitzailetik gora izango da harmailetan. "Aldez aurretik begiratuta ez dirudi aukera txarra. Gogotsu gaude eta helburua irabaztea izango da. Zaletu asko egoteak ere laguntza emango digu. Ea aukera hori aprobetxatzeko gai garen abantaila mantendu edo areagotzeko", adierazi du Mikel Aranburuk. Horretarako, azken asteetan etxetik kanpo erakutsitako irudia hobetu behar du Realak. Castello, Vila-Real, Vigo, Murcia, Girona... trakets aritu da horietan guztietan, nahiz, zenbakie erreparatuz gero, ibiliak oso bestelakoa dirudien. Kontrarioei dagokienez, Cartagenak baino ez du puntu gehiago eskuratu. "Puntu aldetik onentsuenetarikoa gara, baina joko aldetik ez gara etxean bezain sendoak eta aurrera atera ditugun partidak kostata izan dira. Zer hobetua badugu", erantsi dio kapitainak.
Aranbururekin batera, Carlos Buenok hitz egin du gaur. Munduko txapelketa lehiatzeko ia aukerarik gabe geratu ondorenean "aste gogorra" igaro duela onartu du aurrelariak. "Zerrenda erabakiorra jakin arte ez dut itxaropena galtzen. Aurreko astea ez zen goxoa izan niretzat, neurri batean, motibo horregatik". Agirretxek hartu zuen haren tokia Numantziaren kontra. Ea noren aldeko apustua egiten duen Lasartek Salamancan.

TXAPELDUNEN LIGA:


Lyon aurrera, Real Madril kanpora
Frantziarrek 1-1 berdindu dute Bernabeun eta final-laurdenetarako sailkatu da. Manchester Unitedek 4-0 jipoitu du Milan eta hurrengo fasean dago.
Gaur gauean Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzulerako partidak jokatu dira eta ezustekoa Bernabeun eman da; Real Madril txapelketatik at utzi du Olympique Lyonek.
Madrildarrak 1-0 aurreratu dira Cristiano Ronaldok 6. minutuan sartutako golari esker. Lehen zatian jaun eta jabe izan da Real Madril, baina aukera asko galdu zituen. Higuainek gol aukera argia eduki zuen, baina bere jaurtiketak zutoina jo zuen. Bigarren zatia askoz berdinduagoa izan zen eta Olympique Lyonek 1-1ekoa lortu zuen 75. minutuan. Pjanicen golak final-laurdenetarako txartela eman zion talde frantziarrari.
Manchester, final-laurdenetan
Manchester Unitedek 2-3 irabazi zion Milani joaneko partidan eta Old Trafforden jokatu zen itzulerako norgehiagokan 4-0 jipoitu zuten ingelesek talde italiarra. Rooneyk bi gol sartu zituen, Parkek hirugarrena eta Fletcherrek azkena sartu zuen. Final-laurdenetan nor izango duten aurkari jakin nahi du orain Manchester Unitedek.

TXAPELDUNEN LIGA:


ARSENAL ETA BAYERN MUNICH , AURRERA DOAZ

Arsenalek 5-0 irabazi dio Oportori Bendtnerren "hat-trick" batekin eta Bayern, Robbenen gol ikusgarri bati esker sailkatu da 3-2koa sartu eta gero.
Arsenalek eta Bayern Munichek, sailkapena lortu dute Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako, Oporto eta Florentina gainditu ostean.
Arsenalek, joaneko partidako 2-1ekoa gainditu behar zuen eta Arsene Wengerren mutilek ez dute arazorik eduki Oporto gainditzeko. Ingelesak nagusi izan ziren partida osoan eta lehenengo zatian, Bendtnerren bi golekin , emaitzari buelta ematea lortu zuten 2-0 (lehenengo gola 10. minutuan eta bigarrena 25.ean)
Bigarren zatia antzeko izan zen eta portugaldarrak ez ziren gai izan talde ingelesaren atera arriskuz hurbiltzeko. Nasrik hirugarren gola sartu zuen 64. minutuan eta Ebouek laugarrena 66. minutuan. Bosgarren gola Bendtnerrek sartu zuen berriz ere, egin zuen partida bikaina borobilduz. Azken emaitza 5-0eko izan zen eta Arsenalek Oporto bezalako talde indartsua kanpoan utzi zuen.
Fiorentina-Bayern partida, norgehiagoka bizia eta emozioz betetako izan zen. Izan ere, italiarrak, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten (Vargas 28.minutuan) joaneko emaitzari buelta emanez (1-0). Bigarren zatian, Joveticek Florentziako taldearen bigarren gola sartu zuen 54. minutuan, baina Van Bommelek Bayernen aldeko gola sartu zuen lau minutu geroago (2-1), sailkapena alemanirarren alde jarriz. Joveticek berriz ere, 64. minutuan Fiorentina aurretik jartzea lortu zuen (3-1) baina Robbenen jaurtiketa eder batek Munichekoen alde utzi zuen sailkapena 3-2.
- Fitxa teknikoa: Arsenal 5 - Oporto 0
Arsenal: Almunia, Sagna, Campbell, Vermaelen, Clichy, Nasri(Denilson, m.72), Song, Diaby, Rosicky (Ebou, m.57), Bendtner etaArshavin (Walcott, m.76).
Oporto: Helton, Fucile, Rolando, Bruno Alves, Pereira, RubenMicael (Mariano González, m.76), Coelho (Rodríguez, m.45), RaulMeireles, Varela (Guarin, m.76), Falcao, Hulk.
Golak: 1-0, m.10: Nicklas Bendtner; 2-0, m.25, Bendtner; 3-0,m.64: Samir Nasri; 4-0, m.66: Emmanuel Eboue; 5-0, m.90: Bendtner, penaltiz.

- Fitxa teknikoa: Fiorentina 3 - Bayern Munich 2
Fiorentina: Frey; Felipe (Pasqual, min 79), Kroldrup, Natali,De Silvestri; Vargas (Keirrison, min 82), Zanetti, Montolivo,Marchionni; Jovetic, Gilardino.
Bayern Múnich: Butt; Lahm, Van Buyten, Badstuber, Alaba; VanBommel, Schweinsteiger; Robben, Ribéry (Pranjic, min 92), Müller,Gómez (Klose, min 30).
Golak: 1-0: Vargas (min 28); 2-0: Jovetic (min 54); 2-1: VanBommel (min 60); 3-1: Jovetic (min 64); 3-2: Robben (min 65).

viernes, 5 de marzo de 2010


Athletikek beste urte baterako lortu ditu Caparrosen zerbitzuak. San Josek ere dirudi beste denboraldi baterako lotu dutela. Atarrabiako atzelaria Liverpoolek utzita ari da egun Athleticen, baina Ibaiganeko arduradunek jokalaria erosteko akera dute eta aurrera egiteko prest agertu dira. Orain arte, jokalariak ez du gura izan bere etorkizunaren gainean mintzatu, baina gaurko lan saioan nahiko argi eman du bere asmoen berri. "Athleticen jarraitzea oso aukera ona da niretzat. Ahal badut geratuko naiz", esan du jokalari nafarrak.



Gauzak horrela, badirudi Fran Yesterekin duen negoziazioa da zuzendaritzak konpontzeko duen kontu bakarra. Egun alde handia dago bi aldeen artean, eta ez dirudi samurra izango denik bi aldeak elkar ulertzea.

Jardunaldiak




Lehen Maila (BBVA Liga)

Martzoak 13

18:00 Getafe - Mallorca
20:00 Sporting - Athletic Club
22:00 Sevilla - Deportivo

Martzoak 14

17:00 Vila-real - Xerez
17:00 Tenerife - Espanyol
17:00 Racing - Zaragoza
17:00 Almeria - Malaga
19:00 Barcelona - Valentzia
21:00 Valladolid - Real Madril

martzoak 15
21.00 Atletico Madril - Osasuna


Bigarren Maila (Adelante Liga)

Martzoak 12
21:00 Cartagena - Cadiz

Martzoak 13
18:00 Numantzia - Huesca
18:00 Levante - Nastic
18:00 Kordoba - Murtzia
18:00 Rayo Vallecano - Vila-real B
18:00 Real Unin - Betis
20:00 Castelo - Girona

Martzoak 14
12:00 Hercules - Las Palmas
17:00 Salamanca - Reala
17:00 Recreativo - Elx
17.00 Albacete - Celta

Praguay-Athletic


Athletikek 1-3 galdu du paraguairen kontra jolastutako lagunen arteko partiduan. Partidu osoan zehar paraguay egon zen aurretik bai jokuan bai markagailuan. Athletik ezin izan zuen ezer egin. Erritmo handiko partidua izan zen. 11. minutuan markagailua estreinatu zuen. Roque Santacruzen jaurtiketa Armandok aldaratu zuen, baina baloia Cardozok hartu eta saretara bidali zuen (0-1). Eroso ari ziren Paraguaikoak galduta zebilen Athleticen aurka.

Arriskuko hurrengo jokaldian bigarrena sartu zuen Manchester Cityko Santacruzek jaurtiketa gurutzatu bati esker (20. minutua, 0-2). Galan gazteak lesionatuta utzi behar izan zuen berdegunea eta Jonas Ramalho sartu zen.

Baina lesionatu gehiago izan ziren lehen zatian. Haedok, zuntz-hausturarekin ezker hankan, aldaketa eskatu zuen eta 31. minutuan eskuin sorbalda bere lekutik irten zitzaion Joseba Etxeberriari eta Caparrosek De Marcos deitu zuen.


Hirugarren goleean Benficako Cardozo izan zen berriro ere protagonista. Buruz Armando gainditu zuen 40.ean. Markagailu horrekin amaitu ziren aurreneko 45 minutuak.

Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen baina Athletikek gola sartzea lortu zuen.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic Club: Armando Ribeiro; Ustaritz Aldekoaotalora, Mikel Santamaria, Ibai Borda (Xabi Etxebarria, 83'), Xabi Galán (Jonas Ramalho, 22'); David Lopez (Isaac Aketxe, 82'), Iñaki Muñoz, Ander Iturraspe, Fran Yeste (Iñigo Perez, 45'); Joseba Etxeberria (Oscar de Marcos, 35') eta Iñigo Diaz de Cerio.

3 - Paraguai: Justo Villar (Diego Barreto, 74'); Dario Veron, Paulo Da Silva, Antolin Alcaraz (Denis Caniza, 63'), Claudio Morel (Rodrigo Rojas, 71'); Víctor Caceres; Cristian Riveros (Nestor Ortigoza, 60'), Sergio Aquino; Roque Santa Cruz (Miguel Samudio, 64'), Oscar Cardozo (Javier Gonzalez, 60') eta Nelson Haedo (Rodolfo Gamarra, 32').

Golak:

0-1, 11': Cardozo,

0-2, 20': Santa Cruz,

0-3, 40': Cardozo,

1-3, 80: Diaz de Cerio.

Tevezen Hitzak


"Terry Argentinan hilda egongo litzateke. Futbolari batek taldekide baten emaztearekin maitasun-harremana badu, Terryk Bridgekin egin duen moduan, ez litzateke bizirik irtengo", esan du Carlos Tevez argentinarrak The Sun-en arabera.



"Kode moralik ez du Terryk Bridgerik egin dionaren ostean. Nire auzoan halakorik egiten baduzu txikitu egiten zaituzte”. "Nik badakit zer motatako pertsona den John Terry, beraz, berari buruz entzuten dudan guztiak ez nau harritzen", gaineratu du.

Erreala Gauzak Argi Uzteko Prest


Erreala eta numantziaren arteko partidua oso garrantzitsua da. Partidu honetan erreala argi utzi nahi du aurten dela urtea. Aurten badirudi gauzak ondo dijoaztela, partiduak galtzen dituenean bere jarraitzaileak ere huts egiten dute. Partidu hau oso garrantzitsua da gehien bat numantzia goiko talde bat delako.Xabi Prieto eta Zurutuza osatu diren arren, Lasartek ez du ia aztarnarik utzi. Arkonada-Eizmendi entrenatzaile bikoak ezinhobeto ezaguten du txuri-urdinen multzoa eta lehen itzulian egin bezala, zenbat eta arrasto gutxiago, orduan eta hobeto. "Taldearekin entrenatzen hasiak dira medikuen baimena jaso ostean. Hasieratik jokatzearena beste kontu bat da. Lasarterentzat numantzia talde oso gogorra da eta badaki partidua ez dela erraza izango. Baina naiz eta zaila izan erreala dana utziko du futbolzelaian.