lunes, 12 de abril de 2010

FUTBOLARIEN GREBA


Alde guztiak bildu eta egoera desblokeatu dute

Espainiako Futbolarien Elkarteak ez du greba egiteko nahia bertan behera uzti oraindik. Astearte honetan berriro bilduko dira.

Espainiako Futbolarien Elkartea, Futbol Liga Profesionala, Espainiako Futbol Federazioa eta Kirol-Kontseilu Gorena madrilen batzartu dira gaur arratsaldean eta egoera desblokeatu egin dute negoziazioan akordio batzutara iritsita. Dena den, Greba deialdia momentuz ez da bertan behera geratu. Astearte honetan berriro batzartuko dira Madrilen.
Kirol-Kontseilu Gorenak esan du kinielen dirua banatzeko Dekretua aldatzera konprometituko dela. “Hau egiten badugu Ligak Espainiako Futbolarien Elkartearekin dituen konpromezuak betetzea erraztuko du”, adierazi zuen Jaime Lissavetzky Estatuko Kirol Idazkariak.
Espainiako Futbolarien elkarteko presidentea de Luis Rubialesek Greba oraindik ez dela bertan behera ziurtatu du eta negoziazioan aurrerapenak egon direla baieztatu du. Astearte honetan, 20:00etan berriro batzartuko dira alde guztiak.

BIGARREN B MAILA

Alaves, Osasuna B eta Bilbao Athleticek, irabazi

Arabarrek 1-2 irabazi zioten Mirandesi eta hirugarren postuan daude. Osasuna Bk 3-2 irabazi zion Celta Bri eta jaitsieratik aldendu da. Gauza bera egin zuen Bilbao Athleticek Guijuelori 2-1 irabazita.

Bost ihardunaldi bakarrik geratzen dira Bigarren B Mailako lehen multzoan liga erregularra bukatzeko eta asteburu honetan 33. ihardunaldia jokatu zen.
Ponferradinak (liderra da 68 punturekin) matematikoki ziurtatu zuen igoerako play-offak jokatzea. Eibarrek, bigarren postuari eutsi zion Racing Ferroli 1-0 irabazita. Gipuzkoarrengandik bi puntura kokatu da Alaves (57 puntu) Mirandesi 1-2 irabazita. Lemoa, ordea, ldendu egin da lehen postu horietatik laugarren sailkatua den Palenciaren aurka (56 puntu) 2-0 galdu ondoren. Arratiako taldea seigarren postuan dago 49 punturekin. Bestalde, Barakaldok zona lasaian jarraitzen du Zamorari 3-0 irabazita.
Sailkapenaren behealdeko albiste onak Osasuna Bk eta Bilbao Athleticek eman zizkiguten. Nafarrek 3-2 irabazi zioten Celta Bri eta 41 puntu dituzte orain, jaitsierako promozio postua bost puntu eta jaitsiera zortzi puntu azpitik dituelarik. Bilbao Athleticek hiru puntu azpitik du jaitsierako promozio postua eta jaitsieraren sei puntu gainetik dago.
Albiste txarrak Sestao Riverrek eta Izarrak eman zizkuguten. Biak 33na puntu dituzte, baita Racing Ferrolek ere. Hirurak jaitsiera postuan daude eta hiru puntura dute promozio postua. Salbazioa bost puntura daukate. Izarrak 4-1 galdu zuen Ponferradinaren aurka eta Sestaok 2-3 galdu zuen Cultural Leonesaren aurka.
33. ihardunaldiko emaitzak Lehen multzoan:
AT. OSASUNA B 3 - 2 CELTA B
ATHLETIC B 2 - 1 GUIJUELO
SESTAO RIVER 2 - 3 C. LEONESA
EIBAR 1 - 0 RACING FERROL
PONFERRADINA 4 - 1 IZARRA
PALENCIA 2 - 0 LEMONA
BARAKALDO 3 - 0 ZAMORA
MONTAÑEROS 1 - 1 PONTEVEDRA
LUGO 2 - 1 COMPOSTELA
MIRANDES 1 - 2 ALAVES

HIRUGARREN MAILA

Tudelanok aldeak mantentzen ditu

Tudelakoek 1-1 berdindu zuten bigarren sailkatua den Peña Sporten aurka eta lidergoa mantendu dute. IV. Multzoan Reala Bk 1-0 irabazi zion Gernikari eta lidergoa sendotu du.

Gero eta gutxiago falta da Hirugarren Mailako multzo ezberdinetako ligak bukatzeko. Asteburu honetan 34. ihardunaldia jokatu da IV. eta XV. multzoetan.
XV. multzoan Peña Sportek (bigarren sailkatua) Tudelanoren (liderra) aurka jokatu zuen partida izan zen interesgarriena. Banakoarekin (1-1) bukatu zen partida eta Tudelakoek zazpi puntuko aldea mantentzen dute bigarren sailkatua den Peña Sportekiko. Hirugarren postua Atletico Cirbonerorentzat da nahiz eta 4-1 galdu zuten Oberenaren aurka. Play-offetako azken postua, Mutilverarena da Pamplonari 3-0 irabazi ondoren.
Jaitsieran dauden taldeak hauek dira: Zarramonza (18. postua, 31 puntu), Atletico Valtierrano (19. postua, 29 puntu) eta Cortes (20. postua, 20 puntu).
IV. multzoan Reala Bk lidergoa sendotu zuen bosgarren sailkatua den Gernikari (55 puntu) 1-0 irabazi ondoren. Txuri-urdinek 67 puntu dituzte eta lau puntu ateratzen dizkio bigarren sailkatua den Amorebietari. Zornotzakoek 0-3 galdu zuten Urritxen Beasainen aurka. Gipuzkoarrak laugarren postuan daude sailkapenean 59 punturekin. Hirugarren postuan tinko jarraitzen du Portugaletek (62 puntu) Amurriori 1-2 irabazita.
Jaitsiera postuan dauden taldeak hauek dira: Aretxabaleta (18. postua, 38 puntu), Retuerto (19. postua 25 puntu) eta Salvatierra (20. postua 11 puntu). Salvatierrak ihardunaldi batzuk daramatza jada maila galduta, baina asteburu honetan Retuertok ere agur esan dio Hirugarren Mailari Durangoko Culturalaren aurka 1-1 berdindu ondoren.
34. ihardunaldiko emaitzak IV. multzoan:
SALVATIERRA 0 - 0 ELGOIBAR
AMOREBIETA 0 - 3 BEASAIN
ARENAS GETXO 0 - 0 LAUDIO
REAL SOCIEDAD B 1 - 0 GERNIKA
SANTURTZI 2 - 0 LAGUN ONAK
LEIOA 0 - 2 BASCONIA
RETUERTO SPORT 1 - 1 C. DURANGO
ARETXABALETA 1 - 0 ZAMUDIO
AMURRIO 1 - 2 PORTUGALETE
EIBAR B 2 - 0 ZALLA
34. ihardunaldiko emaitzak XV. multzoan:
SAN JUAN 2 - 3 IRUÑA
AT. VALTIERRANO 0 - 2 AOIZ
OBERENA 4 - 1 AT. CIRBONERO
U. MUTILVERA 3 - 0 PAMPLONA
LOURDES 3 - 1 HUARTE
ZARRAMONZA 0 - 1 CHANTREA
RIVER EGA 2 - 0 PEÑA AZAGRESA
PEÑA SPORT 1 - 1 TUDELANO
ALUVION 0 - 0 CORTES
MURCHANTE 0 - 1 VALLE EGÜES

OSASUNA


Aranda: "Garrantzitsua da Camachok jarraitzea"

Zaragozaren aurka lortutako golarekin pozik azaldu da aurrelaria eta bere estatistikak hobetzen jarraitu nahi du.
Osasunako aurrelari Carlos Aranda pozik agertu da gaur Taxoareko prentsa aretoan Zaragozaren aurkako partida bideratzeko balio izan zuen gola egin ostean. Arandaren ustez Osasunak oraindik puntuak batzen jarraitu beharra dauka mailari eustea ziurtatzeko, baina helburua gertu ikusten du aurrelari andaluziarrak eta puntuak batzen laguntzegatik pozik azaldu da. Osasunara iritsiz gerotik Camachok erakutsi dion konfiantza eskertu du arandak, eta beretzat datorren denboraldian Camachok Osasunan jarraitzea garrantzitsua al den galdetuta, argi hitzegin du Arandak: "Niretzat eta Osasunarentzat, garrantzitsua da Camachok jarraitzea. Iragan sasoian Osasunak helburua lortu zuen Camachorekin eta sasoi honetan are eta lasaiago lortuko dugula dirudi. Camachok asko eman dio taldeari iritsi zenetik, eta zaila izango da Osasunak entrenatzaile hoberen bat aurkitzea", esan du aurrelari gorritxoak.
Bestalde, javad Nekounamen parte hartzea ez dute baztertu Osasunako medikuek goizean egin erresonantziaren ostean. Zaragozaren aurkako partidan zelaia utzi behar izan zuen euskarri irandarrak orkatila bihurritu ostean, baina bihar arratsaldeko entrenamendua burutzeko prest egotea ezin da baztertu une honetan, eta hori hala izanez gero Malagaren aurkako partida jokatzeko prest ere egon daiteke Nekounam.

ATHLETIC


Gurpegi (Athletic): "Almeriaren aurka gozatu egin genuen"

Athletic etekina ario zaio ateratzen egiten ari de jokoari San Mamesen: etxetik kanpo ere gauza bera du xede.

Erdipurdiko jokoa eginda puntu asko irabazteko gai izan zen Athletic sasoi hasieran. Denboraldiaren bigarren txanpan, berriz, emaitzak joko onaren ondorioa dira. Erakustaldiak ari da eskaintzen talde zuri-gorria. "Emaitzak erakusten dute erakutsi beharreko guztia. Oso dinamika positiboan gaude. Bide onean. Atzo gozatu egin genuen. Ez da ohikoa bigarren zati hasieran lau goleko abantaila izatea", esan du Carlos Gurpegik.
Hasiera batean ez zen jardunaldi erraza zuri-gorrientzat. Izan ere, aurkari zuzen guztiek garaipena eskuratu baitzuten. Deportivo izan zen berdinketarekin konformatu behar izan zen bakarra. "Behartuta geuden irabaztera, baina ez genuen presioa nabaritu. Helburua lortzeko urrats garrantzitsua eman genuen", adierazi du Koikilik.
Baina, etxean hamabostero derrigortuta ez egoteko ezinbestekoa izango da kanpoan ere zerbait lortzea. Ez dirudi Mestalla zelai aproposa denik Athleticen bolada txarrarekin amaitzeko. "Kontraerasoan Europako talderik onenetarikoa da Valentzia. Horregatik ahalegindu behar gara lehen gola sartzen".

domingo, 4 de abril de 2010

OSASUNA VALENTZIAREN AURREAN


Ustekabea eman eta Valentzia Mestallan mendean hartzeko gai izan daitezkela sinetsita da Jose Antonio Camacho: "Erabat seguru nago, gure aukerak izango ditugu, zelai eta partida guztietan izan baititugu", baieztatu du Osasunako entrenatzaileak, nahiz eta Valentziak datorren ostegunean Atletico Madrilen aurka jokatu beharreko partida garrantzitsuak Emeryren mutilengan inolako eragin txarrik ez duela izango ere pentsatu: "Ez die eraginik egingo, horretara ohituta dauden jokalariak baititu Valentziak. Maila goreneko jokalariak ditu Valentziak, eta aste berean selekzioarekin eta taldearekin partida bana jokatzen ere ohituta dira", esan du Osasunako entrenatzaileak.


Gorritxoen hasierako hamaikakoan bi berritasun izango dira: Puñal eta Juanfran zigortuta dira eta haien ordez Vadocz eta Calleja ariko dira hasieratik Mestallan. Monreal ere kili-kolo ibili da aste honetan, baina azkenean garaiz osatu da eta ezker hegaleko atzelariak hasieratik jokatuko du, bere ordezkoa izan zitekeen Oier Sanjurjo deialditik at geratu den bitartean.


Ustezko hamaikakoa:

Ricardo; Azpilikueta, Sergio, Flaño, Monreal; Vadocz, Nekounam, Camuñas, Pandiani, Calleja, Aranda.

REAL UNION BIZIRIK


Celtak garrantzi handia duten hiru puntu lortu ditu Balaidosen Celta mendean hartuta (0-1). Ikusle gutxi harmailetan eta giro ezatsegina Vigon.

Futbolariek ere ez dute lan gehiegi egin giro hotza berotzeko eta lehenengo 45 minutu gol aukera argirik ez dute sortu. Nagusitasuna talde galiziarrarena izan da, baina gol abagune argirik sortu gabe.

Bigarren zatian, Aitor Sanzek 66. minutuan ikusitako bigarren txartel horiak erabakigarria izango zela zirudien. Hamar gizonekin, Real Union ezinean aritu da eta Celta sarriago iritsi da Oterminen area ingurura.

Baina Gorka Brit, 80. minutuan, penalti bat asmatu du. Enero Romok ez du hamaika metroetatik kale egin eta hiru puntu eman dizkio Iñaki Alonsoren taldeari. Berebiziko garrantzia dutenak Bigarren B Mailara ez jaisteko lehia horretan.

Fitxa teknikoa:

0 - Celta Vigo: Falcón; Vasco Fernandes (Hugo Mallo,54'), Catalá, Noguerol, Roberto Lago; Vila (Michu, 67'), López Garai; Danilo, Trashorras, Papadopoulos; Cellerino (Dani Abalo, 35').

1 Real Union: Otermin; Gabarain, Gerlo, Lacruz, Gurrutxaga (Quero, 77'); Aitor Sanz, Eneko Romo; Goran Maric (Goikoetxea, 65'), Juan, Abasolo; Brit (Salcedo, 68').

Gola: 0-1, 80': Enero Romo, penaltiz.

BARTZELONA ATHLETICEN GAINETIK


Athletic Clubek 4-1 galdu du F.C. Bartzelonaren aurka Nou Campen. Eraginkorrak izan dira oso Guardiolaren jokalariak lau gol eginda; Caparrosenek irudi ona eman dute hala ere. Golak Jeffrenek,, Bojanek (2) eta Messik egin dituzte Bartzelonarentzat; eta Markel Susaetak zuri-gorriena.


Bi entrenatzaileek ezustekoak sartu dituzte euren hamaikakoetan. Caparros, etxekoak ezustean harrapatzeko asmoarekin; eta Guardiola, Arsenalen aurkako Txapeldunen Ligako partidarako balak gordetzen.

Talde zuri-gorriak ederki ekin dio neurketari eta lehenengo eraso jokaldien protagonista izan da. Susaetak eta Javi Martinezek aukera politak izan dituzte Victor Valdesen ate aurrean.

Baina Barça eta Messi ez dira ezkutuan gelditzen diren horietakoak, eta pixkanaka-pixkanaka agertzen hasi dira. Jeffrenek, 26. minutuan, gol batekin gauzatu du gainerakoek erakutsitakoa.

Llorentek partida berdintzeko aukera izan du berehala, baina ez du asmatu eta Bartzelonak Athletic zigortu du. Bojanek bartzelonarren bigarrena egin du 40. minutuan.

Bigarren zatiaren hasierarekin batera Toquero eta Yeste zelairatu dira Gabilondoren eta David Lopezen ordez, eta zuri-gorriek bere arean sartu dute Barça. Toquerok, Llorentek, Javi Martinezek eta Gurpegik aukera paregabeak izan dituzte, baina kamuts, ez dute asmatu.

Baina barkatuz gero, Bartzelona bezalako talde batek zigorra prest izaten du, eta Bojanek bere bigarren gola egin du (58. minutua) atzelari zuri-gorriek gaizki defendatutako jokaldi batean.

Hamar minutu geroago Messik laugarrena egin du, partida erabakita utziz. Azken txanpan Markel Susaetak Athleticen gol bakarra egin du, markagailua txukunduz.

Bartzelonak, egia da, aise irabazi du neurketa. Athleticek, hala ere, itxuroso jardun du eta zuri-gorriek blaugranek baino korner gehiago atera eta jaurtiketa gehiago egin dituzte.


Fitxa teknikoa:
4. Bartzelona: Valdés; Puyol, Piqué, Chygrynskiy, Abidal; Maxwell, Touré Yaya (Jonathan, 75. min.), Sergio (Xavi, 53. min.), Jeffrén (Bojan, 59. min.); Messi eta Bojan.

1. Athletic: Iraizoz; Iraola, San José, Amorebieta, Koikili; Gurpegui, David López (Toquero, 46. min.), Javi Martínez, Gabilondo (Yeste, 46. min.); Susaeta eta Llorente (Iturraspe, 65. min.).

Golak: 1-0, 26. min.: Jeffrén. 2-0, 40. min.: Bojan. 3-0, 58. min.: Bojan. 4-0, 68. min.. 4-1, 76. min.: Susaeta.

Epailea: Mateu Lahoz.

2.MAILAKO SAILKAPENA


Liga sailkapenak Taldea J G E P GF GC Puntuak
1 R. Sociedad 31 16 10 5 43 27 58
2 Hércules 31 14 10 7 41 26 52
3 Cartagena 31 14 9 8 42 31 51
4 Levante 31 12 13 6 41 30 49
5 Betis 30 13 9 8 42 29 48
6 Numancia 31 13 8 10 39 33 47
7 Elche 31 12 9 10 44 42 45
8 Villarreal B 30 12 9 9 44 39 45
9 Córdoba 31 10 12 9 26 28 42
10 Nástic 31 11 7 13 30 39 40
11 Girona 30 10 10 10 38 39 40
12 Recreativo 31 9 12 10 28 30 39
13 Celta 31 9 12 10 27 29 39
14 Huesca 31 8 14 9 24 25 38
15 Murcia 31 8 13 10 35 35 37
16 Las Palmas 31 8 13 10 33 35 37
17 Rayo Vall. 31 8 12 11 46 44 36
18 Salamanca 30 8 11 11 32 40 35
19 Albacete 31 8 11 12 43 50 35
20 Real Unión 31 7 9 15 26 38 30
21 Cádiz 30 6 12 12 33 49 30
22

ERREALAK HERCULES KANPOAN UTZI DU


Realak berebiziko garrantzia duen garaipena lortu du Herculesen aurka (1-0) eta Adelante Ligako lidertza sendotu du. Nsueren golak Anoetatik hurbil jarri du Lehenengo Maila.


Realak eta Herculesek lehia parekatua eskaini dute partidaren hasierako minutuetan, sailkapeneko lehenengo bi sailkatuen arteko neurketa batek behar duen moduan.

Txuri-urdinak, pixkanaka, partidaren nagusitasuna hartzen joan dira. Griezmannek, kementsu lehenengo zatian, donostiarren erasoko jokoaren ekimena eraman du.

34. minutuan, Emilio Nsuek gola egin du, Griezmannek langara bidalitako baloi baten aldaratzea sare barrura bidalita.

Realak batzuek eta besteek egindako merituak islatzen zituen markagailua eraman du atsedenaldira (1-0).

Bigarren zatian, sailkapeneko bigarren sailkatua Martin Lasarteren taldea estutzen saiatu da, eta tarte batzuetan lortu egin du. Adibide gisa, Ansotegik langa azpian atera duen baloia.

Baina Realak jakin du Griezmannen gola kudeatzen eta garaipen garrantzitsua lortu du. Hamaika jardunaldi falta direnean, erabakigarria den deus ez dago, baina hiru puntu hauek Lehenengo Maila Donostitik gertu jarri dute.

viernes, 26 de marzo de 2010

SEVILLA


Manolo Jimenez bere kargutik kendu du Sevillak

Taldeak Xerez azken sailkatuaren aurka bana berdindu zuen Sanchez Pizjuanen eta Zuzendaritza Batzordeak Jimenez kargugabetzea erabaki zuen.

Sevillak Manolo Jimrnez entrenatzailea bere kargutik kentzea erabaki du. Zuzendaritza Batzordeak taldeak Xerez azken sailkatuaren aurka bana berdindu ostean hartu zuen erabakia.
Hasiera batean, behin behineko teknikaria Ramon Tejada izango zela zioen klubak helerazitako oharrak, baina azkenean orain arte Jimenezen laguntzaileak izandakoek hartuko dute ardura hori. Gaurko lan saioaren helburua indarberritzea baino ez da izango.
Luis Aragones edo Michael Laudrup dira Jimenez ordezkatzeko hautagai nagusiak.

HIRUGARREN MAILA

Igotzeko eta salbatzeko aukerak agortzen doaz

Asteburu honetako partida askok talde batzuren etorkizuna marka dezakete promozioan sartzeko edota jaitsiera postuetatik aldentzeko orduan.

Hirugarren Mailan, liderrak, Amorebietak sailkapenaren erdialdean dagoen Zalla hartuko du etxean. Partida garrantzitsuenetako bat hirugarren sailkatuaren (Portugalete) eta laugarren sailkatuaren (Elgoibar) artean emango da. Bi taldeek 53 puntu dituzte sailkapenean eta promozio postuetan daude.

Azken postuetatik irtetzeko lehian, Aretxabaleta Durangoko Kulturalaren aurka arituko da eta Eibar B eta Santurtzik jaitsiera postuetatik aldentzeko hiru puntuak bilatzen saiatuko dira.

Beasain Leioaren aurka lehiatuko da eta Gernika Retuerto Sporten aurka. Beasaindarrek eta Gernikarrek promozio postuetara hurbiltzeko aukera paregabea izango dute asteburu honetan. Promozio postuetako trena hartzeko lehian, Amurriok eta Zamudiok norgehiagoka garrantzitsua jokatuko dute igandean. Zamudio promozio postuetatik 6 puntura dago momento honeta eta Amurrio 8ra.

26/03 19:30 LEIOA - BEASAIN
26/03 19:30 AMOREBIETA - ZALLA
27/03 16:00 REAL SOCIEDAD B - LAUDIO
27/03 17:00 ARENAS GETXO – LAGUN ONAK
28/03 11:30 PORTUGALETE - ELGOIBAR
28/03 11:30 RETUERTO SHORT - GERNIKA
28/03 16:30 ARETXABALETA – C. DURANGO
28/03 17:00 AMURRIO - ZAMUDIO
28/03 17:00 SALVATIERRA - BASKONIA
28/03 18:00 EIBAR B – SANTURTZI

OSASUNA:29. jardunaldia


Puñal (Osasuna): "Igandean irabazi beharra daukagu"

Almeriaren aurkako partida final bat balitz bezala jokatuko dutela ziurtatu du Osasunako kapitainak.

Nou Campen itxura ona eman arren partida galdu ostean Osasuna lanera itzuli da gaur Taxoarera, eta Bartzelonaren futbol zelaian joko maila ona erakutsi zutela egia izan arren, jokalari gorritxoek badakite aste honetako partidarik garrantzitsuena igandean jokatu behar dutela Nafarroako Erresuman Juanma Lilloren Almeriaren aurka.
"Taldea garaipen bat lortzeko irrikitan dago eta estutasunak saihestu ahal izateko igandean irabazi beharra daukagu, asko izango baitugu jokoan Almeriaren aurkako partidan. Oraindik ez dugu ahaztu iragan denboraldi batzutan gertatu zitzaiguna, eta final bat bezala hartuko dugu igandeko norgehiagoka", ziurtatu du gaur, adibidez, gorritxoen kapitain Patxi Puñalek

REALA: larunbatean Kordobaren aurka


Lasarte: "Diferentzia polita da, baina ez erabakigarria"

Igotzeko hautagaitza sendotzeko Kordoban hiru puntuak lortzea oso garrantzitsua dela nabarmendu du entrenatzaileak.


Denbora darama Realak hiru puntuak eskuratu gabe Anoetatik urrun. Bi hilabete, hain justu. Horregatik eta oraindik helmugara iristeko urratsak eman behar dituztelako Kordobako lehiak duen garrantzia nabarmendu du Martín Lasartek gaur Zubietan. "Ez dugu deus lortu eta irteera hau inportantea da. Kontrarioek etxean jokatu ohi dute gu kanpoan aritzen garenean eta emaitza on bat lortuz gero haiengandik aparte jarraituko genukeen. Diferentzia polita kentzen diegu, baina ez da erabakiorra".
Balaidosen jaso zituen bi besoak azkenengoz talde txuri-urdinak. Urtarrila erdialdean izan zen. Harrezgero pilatutako uzta eskasa izan da: hiru berdinketa eta porrot bat. Entrenatzaileak onartu duenez, "kanpoan irabazteko galtzak bete lan ditugu", baina itsaropentsu agertu da taldeak sentiarazten dionagatik. "Sendotasuna transmititzen dit taldeak. Lan giroa ederra da oso".
Partida bateko zigorra beteko du Lasartek Arcangel Berria zelaian. Ondorioz, bigarren entrenatzaile Alberto Iturralderi dagokio aginduak ematea. "Luze eta zabala aritzen gara futbolaz mintzatzen Alberto eta biak eta bere jardunean uste osoa dut". Harremanetan nola jarri zehaztu behar dute oraindik ere. "Segapotoa ez da praktikoa. Beste zerbaitetan pentsatzen ari naiz".
Bihar osatuko du Realak azken saioa eta ondoren Kordobaruntz abiatuko dira. Dani Estrada eta Labaka izan ezik, gainontzekoak deialdian sartzeko aukera du entrenatzaile uruguaitarrak.

ATHLETIC: 28.jardunaldia


Atletico-Athletic (2-0): Athleticek aukera ona galdu zuen atzo

Caparrosen mutilek ezin izan dituzte partidan zehar sortutako aukerak gauzatu eta Forlanek eta Aguerok ez dute barkatu Atleticoren bi abagune garbienetan


Athleticek aukera anitz desaprobetxatu ditu Atletico zital baten aurka. Bilbotarrak nagusi izan dira partidan baina Forlan eta Aguerok, bi aukera argienetan sartu dituzte madrildarren aldeko golak.
Caparrosen mutilak gogotsu irten ziren zelaira eta partidaren lehen minutuan De Gea atezaina harritzen saiatu ziren Gurpegiren burukada indartsu baten bidez. Partida joan etorriko norgehiagoka baten bezala jokatuko zela zirudien baina bilbotarrak nagusi izan ziren eta abagune gehiago izan zituzten. 9. minutuan Llorenteren jaurtiketa gogorrak zutoina jo eta kanpora joan zen desbideratuta. 27. minutuan De Gea atezainak, bi geldiketa paregabe egin zituen Gabilondo eta Llorenteren jaurtiketak desbideratuz. Atletico Madrid Iraizozen atera hurbiltzen saiatu zen baina ia ez zuten atezain nafarra probate ere egin.
Bizkaitarrek baloiaren jabetza izan zuten eta jokaldi landuak sortu zituzten, lehen zatian nagusi izanez. Hala ere, Caparrosen taldeak ez zuen gola aurkitu eta nahiz eta atsedenaldira 0-0 joan ziren.
Bigarren zatian Quique Sanchez Floresen taldeak bloiaren jabetza lortu zuen, nahiz eta bilbotarren defentsa ez zuten asko sakatu. 53. minutuan, Diego Forlan uruguaiarrak 1-0ekoa sartu zuen Iraizoz azpitik gainditu ondoren. Madrildarrak ia ez ziren Gorka Iraizozen atera heldu baina Forlanek ez zuen barkatu lehen abagune argian. Nahiz eta markagailuan atzetik joanAthleticek erasoan jarraitu zuen eta aukera asko Portu zituen partida berdintzeko. Argiena, Javi Martinezen burukada bat izan, baina Orduña ere De Gea atezainak geldiketa paregabe bat egin zuen. Bizkaitarrek aukerak izaten jarraitu zituzten baina ez zuten asmatu gola sartzen. 85. minutuan, Aguerok azken 2-0ekoa jarri zuen San Jose gainditu eta atera jaurti eta gero.
Horrela, lehoiek ez dute punturik lortu eta europar postuetan mantentzeko aukera paregabea galdu dute etxetik kanpo. Gainera, haien aurrelarien trebetasunari esker irabazi duen Atleticori bizia eman diote europako postuetara hurbiltzeko.

martes, 16 de marzo de 2010

ERREALA 0-0 BUKATU JARDUNALDIA


Neurketako aukerak eta nagusitasuna batzuena zein besteena zen, aldakorra. Hala ere, Reala talde gaztelarra baino hobeto aritu da. Aukerak zerrendatzen diren koadernoan, ordea, ia hutsik agertzen da lehenengo 45 minutuei dagokien orrialdean.

Txuri-urdinek ez dute Helmanticon liderrek izan ohi duten anbizioa agertu.

Atsedenaldiaren ondoren, gidoiak antzeko bideetatik jo du. Norgehiagoka ez gatz eta ez piperrik ez zuen, eta zaleak bere aulkietatik altxarazteko motiborik ez zuen ematen.

Lasartek Zurutuza atera zuen bigarren zatiko 17. minutuan eta Realak beste itxura bat eman du. Momentu horretatik aurrera, bertsio ondua eman du talde donostiarrak.

Txuri-urdinak saiatu dira gola lortzen, baina gol aukera argirik sortu gabe eta arrisku handirik sortu gabe Salamancakoen ate inguruan.

Carlos Bueno Agirretxeren ordez sartu da Realaren aurrealdea suspertzeko, eta azken minutuetan, Bueno zelaian zela, heldu dira Lasarteren jokalarien gol aukera arriskutsuenak.

Azkenean, golik gabeko berdinketa, eta Reala sailkapenaren buruan

2.B MAILA


Ihardunaldiko partida interesgarriena Ipuruan jokatu zen. Bertan neurtu zituzten indarrak Eibarrek eta Alavesek. Garaipena arabarrek eskuratu zuten 1-2ko emaitzarekin. Porrot honekin Eibar bigarren postuan aurkitzen da eta liderra den Ponferradinak 0-1 irabazi zion Osasuna Bri eta hiru puntuko abantaila dute armaginekiko. Osasuna B, 34 punturekin dago eta jaitsiera postuak bi puntura ditu. Alaveses, ordea, garaipenarekin aurrerapausoa eman du bosgarren postuan kokatuz play-off postuetatik puntu bakarrera.

Beste bi euskal derbi ere jokatu ziren ihardunaldi honetan. Barakaldok eta Lemoak 0-0 berdindu zuten Lasesarren. Arratiako taldea seigarren postuan dago play-off postuetatik puntu bira 44 punturekin eta Javi Gonzalez Etxebarriaren taldea 11. postuan dago 37 punturekin. Beste derbian, Izarrak 1-2 irabazi zion Bilbao Athletici Lezaman. Horrela, nafarrek puntuetara berdindu dute talde zuri-gorriarekin eta jaitsiera postuetatik at daude bizkaitarrek baino gol average hobea dutelako. Bilbao Athletic jaitsierako promozio postuan dago.

Arazo ugari dituen beste euskal talde bat Sestao da. Ihardunaldi honetan 0-2 galdu zuten Pontevedraren aurka eta 19. postuan daude 29 punturekin. Riverrek salbazioa hiru puntura du.

29. ihardunaldiko emaitzak Lehen Multzoan :

AT. OSASUNA B 0 - 1 PONFERRADINA
ATHLETIC B 0 - 2 IZARRA
RACING FERROL 1 - 1 ZAMORA
PALENCIA 1 - 0 MONTAÑEROS
MIRANDES 0 - 2 CELTA B
SESTAO RIVER 0 - 2 PONTEVEDRA
BARAKALDO 0 - 0 LEMONA
EIBAR 1 - 2 ALAVES
LUGO 0 - 0 C. LEONESA
COMPOSTELA 1 - 1 GUIJUELO

HURRENGO JARDUNALDIA


Osasuna - Racing 21/03/2010 17:00 H
Valentzia - Almeria 21/03/2010 19:00 H
Deportivo - Valladolid 20/03/2010 18:00 H
Zaragoza - Bartzelona 21/03/2010 21:00 H
Malaga - Vila-real 21/03/2010 17:00 H
Mallorca - At. Madril 21/03/2010 17:00 H
R. Madril - Sporting 20/03/2010 20:00 H
Xerez - Tenerife 20/03/2010 18:00 H
Espanyol - Sevilla 20/03/2010 22:00 H
Athletic - Getafe 20/03/2010 18:00 H

LIGAN DENA BERDIN JARRAITZEN DU


Txapeldunen Ligako eta Europa Leagueko postuetan ez zen aldaketa handirik egon. Valentziak galdu arren hirugarren postuan jarraitzen du 47 punturekin eta Sevilla dago laugarren postuan 44 punturekin Deportivoren aurka 1-1 berdindu ondoren. Galiziarrak seigarren postuan daude 42 punturekin. Mallorcak kale egin zuen Getaferen aurka 3-0 galduta, baina bosgarren postuan mantentzen dira 43 punturekin. Athleticek 0-0 berdindu zuen Sportingen aurka eta zazpigarren postuan jarraitzen du 41 punturekin. Puntu bat hurbilago dituzte Valentzia (sei puntura) eta Mallorca (bi puntura) eta aurreko ihardunaldiko distantzia berera dite Sevilla (hiru puntura) eta Deportivo (puntu bakarrera).

Sailkapenaren behealdean gauza oso estu dago. Elkarren aurka jokatu zuten Racingek eta Zaragozak eta 0-0 berdindu zuten. Bi taldeak jaitsieratik hurbilago daude orain. Racing salbazio postuetan dago 26 punturekin, jaitsieratik hiru puntura eta Zaragoza jaitsieratik lau puntura dago 27 punturekin. Jaitsiera postuetan daude Xerez, Valladolid eta Tenerife. Andaluziarrek 2-0 galdu zuten Vila-realen aurka eta 15 puntu ditu eta Real Madrilen aurka jokatu zuen Valladolid 19. postuan dago 20 punturekin. Salbazio lortzeko pauso garrantzitsua eman duena Tenerife izan da. Aurkari zuzena den Espanyoli (28 puntu) 4-1 irabazi zioten eta 23 punturekin daude, salbaziotik hiru puntura.

Txapeldunen ligaren bila


Txapeldunen Liga edo Europa izan, baina onenen artean jarraitzea gura du talde bizkaitarrak. Ez dute aukera pasatzen laga gura. "Zaleen artean dagoen ilusioa mantendu behar dugu". Horretarako, ezinbestekoa izango da Molinonen emaitza ona eskuratzea. Jakinekoa da Sportingen etxea Athleticen bigarren etxea dela. Baina denboraldi honetako Sporting mendean hartzea gaitzagoa dela uste du entrenatzaileak. "Ez da partida samurra izango. Sportingek asmatu egin du fitxatzerako orduan", esan du Caparrosek.

Gurpegi hamaikakora bueltatuko da

Caparrosek ez du iraultzarik egingo hamaikakoan. Zelai erdiari sendotasun gehiago emateko Gurpegi zelairatuko du eskuin hegalean. Beste aldaketa aurrean egon daiteke. Llorentek bermatuta dauka lekua taldean eta ikusi egin beharko da nork jokatzen duen bere ondoan. Aste guztian zehar kili-kolo egon den Toqueroren eta Susaetaren artean aukeratu beharko du Caparrosek. Deialdian, berriz, Iturraspe da berritasun nagusia. Euskarria Iñigo Perezen partez aukeratu dute.

Athletic Club: Iraizoz; Iraola, San José, Amorebieta, Castillo; Gurpegi, Javi Martinez, Orbaiz, Gabilondo; Toquero edo Susaeta eta Lloente.

Molinon
20:00etan
Epailea: Fernandez Borbalan

jueves, 11 de marzo de 2010

BIGARREN B MAILA


Eibar, goren-gorenean
Talde armaginak derbia irabazi dio Lemoari (0-2) eta Ponferradina harrapatu du sailkapenaren lidertzan, 55 punturekin.
Eibarrek Bigarren B Mailako I. multzoko sailkapenaren bigarren koskan da, Arlonagusian Lemonari irabazita (0-2), eta Ponferradina liderrarekin berdinduta. Bederatzi puntuko aldea dute hirugarrenarekiko.
Sailkapenaren beheko aldean, Sestao Riverren egoerak txarrera egin du. Celta B-ren aurka galdu ondoren (2-1), Sestaokoek salbazioa hiru puntura dute.
Bigarren B Mailako 28. jardunaldia (I. multzoa):
LEMONA 0 - 2 EIBAR
ALAVES 1 - 1 LUGO
CELTA B 2 - 1 SESTAO RIVER
MONTAÑEROS 2 - 1 MIRANDES
PONFERRADINA 0 - 0 PALENCIA
PONTEVEDRA 0 - 0 ATHLETIC B
IZARRA 3 - 0 BARAKALDO
C. LEONESA 2 - 4 COMPOSTELA
GUIJUELO 3 - 1 RACING FERROL
ZAMORA 0 - 1 AT. OSASUNA B

REAL UNION


Castello-Real Union, (1-1): Porrot zaporea duen berdinketa
Irundarrak 1-0 irabazten hasi dira Briten golari esker, baina 82. minutuan Ulloak penaltiz 1-1ekoa sartu du.
Real Unionek partida garrantzitsua jokatu zuen Castelloren aurka eta porrotaren zaporea duen berdinketa (1-1) lortu zuen Adelante Ligako azken sailkatuaren aurka.
Partida hasieran bi taldeek akats ugari egin zituzten urduritasunaren poderioz asko baitzegoen jokoan. Dena den, Real Union izan zen baloiaren jabe hasierako minutuetan nahiz eta ia ez zuten gol aukerarik eduki. Gurrutxagak indarge eginiko jaurtiketa izan zen jokaldirik esanguratsuena lehen ordu laurdenean. Partidako aukerarik onena 20 minutuan Real Unionek izan zuen. Juan Dominguez bakarrik geratu zen Lledo atezainaren aurrean, baina bere jaurtiketak zutoina jo zuen.
Lehen zatiko azken minutuetan Castellok ere gol aukerak eduki zituen. 42. minutuan Jauregi atezainak erantzun bikaina eman zion Manteconen erremateari. Horrenbestez, golik gabe (0-0) iritsi zen partida atsedenaldira.
Bigarren zatiaren hasieran bi taldeak erasokorrago zelairatu ziren, baina lehen kolpea eman zuena Real Union izan zen. 57. minutuan irundarrek baloia lapurtu zuten zelai erdian, Duranek hegalean jaso ondoren area barrura erdiratu zuen eta bertan Britek baloia sare barrura bidali zuen 0-1ekoa sartuz.
Gola hartu ondoren Castellok erasora jo zuen eta gol aukera bikaina izan zuen 61. minutuan. Ulloa bakarrik zegoen area txikiaren barruan eta baloia bultzatu bakarrik egin behar ez zuenean jaurtiketa langa gainetik kanpora bidali zuen.
Castello aukerak izaten hasi zen eta Real Union atzean sartu zen markagailuari eusteko. Kontraerasora azkar ateratzen zen talde irundarra, baina eduki zituen aukerak barkatu egin zituen eta azkenean ordaindu egin zuen. Epaileak, Castelloren aldeko penaltia adierazi zuen 82. minutuan eta Ulloak jaurti zuen 1-1ekoa.
Real Union saiatu zen erreakzionatzen eta pare bat aukera izan zituen. Lledok erantzun bikaina eman zion Aitor Sanzen jaurtiketari eta ondoren epaileak legues kanpo utzi zuen Real Unionen gola Eneko Romo jokoz kanpoko posizioan omen zegoelako. Azken minutuetan bi taldeek izan zituzten gol aukerak, epaileak legez kanpo utzi zuen Castellok sartutako gola eta partida bi taldeei gutxirako balio dien 1-1eko emaitzarekin bukatu zen.

REALA: 3 PUNTUEN BILA



Hamalautik sei partida galdu ditu Salamancak Helmanticon eta etxean puntu gutxien pilatu duen bosgarren taldea da.
Etxeko partidak irabazteko arazo franko du Salamancak. Zenbakiek ez dute gezurrik esaten: puntu gutxien batu duen bosgarren taldea izateaz gain, Helmanticon jokaturiko azken sei neurketetatik bi berdinketa (Castello eta Cadizen aurka, biak era jaitsiera postuetan) urratzeko gai baino ez da izan.
Hori dela eta, garaipena eskuratzeko plaza egokia izan daitekeela uste dute txuri-urdinek. Gainera, 2000 jarraitzailetik gora izango da harmailetan. "Aldez aurretik begiratuta ez dirudi aukera txarra. Gogotsu gaude eta helburua irabaztea izango da. Zaletu asko egoteak ere laguntza emango digu. Ea aukera hori aprobetxatzeko gai garen abantaila mantendu edo areagotzeko", adierazi du Mikel Aranburuk. Horretarako, azken asteetan etxetik kanpo erakutsitako irudia hobetu behar du Realak. Castello, Vila-Real, Vigo, Murcia, Girona... trakets aritu da horietan guztietan, nahiz, zenbakie erreparatuz gero, ibiliak oso bestelakoa dirudien. Kontrarioei dagokienez, Cartagenak baino ez du puntu gehiago eskuratu. "Puntu aldetik onentsuenetarikoa gara, baina joko aldetik ez gara etxean bezain sendoak eta aurrera atera ditugun partidak kostata izan dira. Zer hobetua badugu", erantsi dio kapitainak.
Aranbururekin batera, Carlos Buenok hitz egin du gaur. Munduko txapelketa lehiatzeko ia aukerarik gabe geratu ondorenean "aste gogorra" igaro duela onartu du aurrelariak. "Zerrenda erabakiorra jakin arte ez dut itxaropena galtzen. Aurreko astea ez zen goxoa izan niretzat, neurri batean, motibo horregatik". Agirretxek hartu zuen haren tokia Numantziaren kontra. Ea noren aldeko apustua egiten duen Lasartek Salamancan.

TXAPELDUNEN LIGA:


Lyon aurrera, Real Madril kanpora
Frantziarrek 1-1 berdindu dute Bernabeun eta final-laurdenetarako sailkatu da. Manchester Unitedek 4-0 jipoitu du Milan eta hurrengo fasean dago.
Gaur gauean Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzulerako partidak jokatu dira eta ezustekoa Bernabeun eman da; Real Madril txapelketatik at utzi du Olympique Lyonek.
Madrildarrak 1-0 aurreratu dira Cristiano Ronaldok 6. minutuan sartutako golari esker. Lehen zatian jaun eta jabe izan da Real Madril, baina aukera asko galdu zituen. Higuainek gol aukera argia eduki zuen, baina bere jaurtiketak zutoina jo zuen. Bigarren zatia askoz berdinduagoa izan zen eta Olympique Lyonek 1-1ekoa lortu zuen 75. minutuan. Pjanicen golak final-laurdenetarako txartela eman zion talde frantziarrari.
Manchester, final-laurdenetan
Manchester Unitedek 2-3 irabazi zion Milani joaneko partidan eta Old Trafforden jokatu zen itzulerako norgehiagokan 4-0 jipoitu zuten ingelesek talde italiarra. Rooneyk bi gol sartu zituen, Parkek hirugarrena eta Fletcherrek azkena sartu zuen. Final-laurdenetan nor izango duten aurkari jakin nahi du orain Manchester Unitedek.

TXAPELDUNEN LIGA:


ARSENAL ETA BAYERN MUNICH , AURRERA DOAZ

Arsenalek 5-0 irabazi dio Oportori Bendtnerren "hat-trick" batekin eta Bayern, Robbenen gol ikusgarri bati esker sailkatu da 3-2koa sartu eta gero.
Arsenalek eta Bayern Munichek, sailkapena lortu dute Txapeldunen Ligako final-laurdenetarako, Oporto eta Florentina gainditu ostean.
Arsenalek, joaneko partidako 2-1ekoa gainditu behar zuen eta Arsene Wengerren mutilek ez dute arazorik eduki Oporto gainditzeko. Ingelesak nagusi izan ziren partida osoan eta lehenengo zatian, Bendtnerren bi golekin , emaitzari buelta ematea lortu zuten 2-0 (lehenengo gola 10. minutuan eta bigarrena 25.ean)
Bigarren zatia antzeko izan zen eta portugaldarrak ez ziren gai izan talde ingelesaren atera arriskuz hurbiltzeko. Nasrik hirugarren gola sartu zuen 64. minutuan eta Ebouek laugarrena 66. minutuan. Bosgarren gola Bendtnerrek sartu zuen berriz ere, egin zuen partida bikaina borobilduz. Azken emaitza 5-0eko izan zen eta Arsenalek Oporto bezalako talde indartsua kanpoan utzi zuen.
Fiorentina-Bayern partida, norgehiagoka bizia eta emozioz betetako izan zen. Izan ere, italiarrak, markagailuan aurretik jartzea lortu zuten (Vargas 28.minutuan) joaneko emaitzari buelta emanez (1-0). Bigarren zatian, Joveticek Florentziako taldearen bigarren gola sartu zuen 54. minutuan, baina Van Bommelek Bayernen aldeko gola sartu zuen lau minutu geroago (2-1), sailkapena alemanirarren alde jarriz. Joveticek berriz ere, 64. minutuan Fiorentina aurretik jartzea lortu zuen (3-1) baina Robbenen jaurtiketa eder batek Munichekoen alde utzi zuen sailkapena 3-2.
- Fitxa teknikoa: Arsenal 5 - Oporto 0
Arsenal: Almunia, Sagna, Campbell, Vermaelen, Clichy, Nasri(Denilson, m.72), Song, Diaby, Rosicky (Ebou, m.57), Bendtner etaArshavin (Walcott, m.76).
Oporto: Helton, Fucile, Rolando, Bruno Alves, Pereira, RubenMicael (Mariano González, m.76), Coelho (Rodríguez, m.45), RaulMeireles, Varela (Guarin, m.76), Falcao, Hulk.
Golak: 1-0, m.10: Nicklas Bendtner; 2-0, m.25, Bendtner; 3-0,m.64: Samir Nasri; 4-0, m.66: Emmanuel Eboue; 5-0, m.90: Bendtner, penaltiz.

- Fitxa teknikoa: Fiorentina 3 - Bayern Munich 2
Fiorentina: Frey; Felipe (Pasqual, min 79), Kroldrup, Natali,De Silvestri; Vargas (Keirrison, min 82), Zanetti, Montolivo,Marchionni; Jovetic, Gilardino.
Bayern Múnich: Butt; Lahm, Van Buyten, Badstuber, Alaba; VanBommel, Schweinsteiger; Robben, Ribéry (Pranjic, min 92), Müller,Gómez (Klose, min 30).
Golak: 1-0: Vargas (min 28); 2-0: Jovetic (min 54); 2-1: VanBommel (min 60); 3-1: Jovetic (min 64); 3-2: Robben (min 65).

viernes, 5 de marzo de 2010


Athletikek beste urte baterako lortu ditu Caparrosen zerbitzuak. San Josek ere dirudi beste denboraldi baterako lotu dutela. Atarrabiako atzelaria Liverpoolek utzita ari da egun Athleticen, baina Ibaiganeko arduradunek jokalaria erosteko akera dute eta aurrera egiteko prest agertu dira. Orain arte, jokalariak ez du gura izan bere etorkizunaren gainean mintzatu, baina gaurko lan saioan nahiko argi eman du bere asmoen berri. "Athleticen jarraitzea oso aukera ona da niretzat. Ahal badut geratuko naiz", esan du jokalari nafarrak.



Gauzak horrela, badirudi Fran Yesterekin duen negoziazioa da zuzendaritzak konpontzeko duen kontu bakarra. Egun alde handia dago bi aldeen artean, eta ez dirudi samurra izango denik bi aldeak elkar ulertzea.

Jardunaldiak




Lehen Maila (BBVA Liga)

Martzoak 13

18:00 Getafe - Mallorca
20:00 Sporting - Athletic Club
22:00 Sevilla - Deportivo

Martzoak 14

17:00 Vila-real - Xerez
17:00 Tenerife - Espanyol
17:00 Racing - Zaragoza
17:00 Almeria - Malaga
19:00 Barcelona - Valentzia
21:00 Valladolid - Real Madril

martzoak 15
21.00 Atletico Madril - Osasuna


Bigarren Maila (Adelante Liga)

Martzoak 12
21:00 Cartagena - Cadiz

Martzoak 13
18:00 Numantzia - Huesca
18:00 Levante - Nastic
18:00 Kordoba - Murtzia
18:00 Rayo Vallecano - Vila-real B
18:00 Real Unin - Betis
20:00 Castelo - Girona

Martzoak 14
12:00 Hercules - Las Palmas
17:00 Salamanca - Reala
17:00 Recreativo - Elx
17.00 Albacete - Celta

Praguay-Athletic


Athletikek 1-3 galdu du paraguairen kontra jolastutako lagunen arteko partiduan. Partidu osoan zehar paraguay egon zen aurretik bai jokuan bai markagailuan. Athletik ezin izan zuen ezer egin. Erritmo handiko partidua izan zen. 11. minutuan markagailua estreinatu zuen. Roque Santacruzen jaurtiketa Armandok aldaratu zuen, baina baloia Cardozok hartu eta saretara bidali zuen (0-1). Eroso ari ziren Paraguaikoak galduta zebilen Athleticen aurka.

Arriskuko hurrengo jokaldian bigarrena sartu zuen Manchester Cityko Santacruzek jaurtiketa gurutzatu bati esker (20. minutua, 0-2). Galan gazteak lesionatuta utzi behar izan zuen berdegunea eta Jonas Ramalho sartu zen.

Baina lesionatu gehiago izan ziren lehen zatian. Haedok, zuntz-hausturarekin ezker hankan, aldaketa eskatu zuen eta 31. minutuan eskuin sorbalda bere lekutik irten zitzaion Joseba Etxeberriari eta Caparrosek De Marcos deitu zuen.


Hirugarren goleean Benficako Cardozo izan zen berriro ere protagonista. Buruz Armando gainditu zuen 40.ean. Markagailu horrekin amaitu ziren aurreneko 45 minutuak.

Bigarren zatia lehenengoaren antzekoa izan zen baina Athletikek gola sartzea lortu zuen.

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic Club: Armando Ribeiro; Ustaritz Aldekoaotalora, Mikel Santamaria, Ibai Borda (Xabi Etxebarria, 83'), Xabi Galán (Jonas Ramalho, 22'); David Lopez (Isaac Aketxe, 82'), Iñaki Muñoz, Ander Iturraspe, Fran Yeste (Iñigo Perez, 45'); Joseba Etxeberria (Oscar de Marcos, 35') eta Iñigo Diaz de Cerio.

3 - Paraguai: Justo Villar (Diego Barreto, 74'); Dario Veron, Paulo Da Silva, Antolin Alcaraz (Denis Caniza, 63'), Claudio Morel (Rodrigo Rojas, 71'); Víctor Caceres; Cristian Riveros (Nestor Ortigoza, 60'), Sergio Aquino; Roque Santa Cruz (Miguel Samudio, 64'), Oscar Cardozo (Javier Gonzalez, 60') eta Nelson Haedo (Rodolfo Gamarra, 32').

Golak:

0-1, 11': Cardozo,

0-2, 20': Santa Cruz,

0-3, 40': Cardozo,

1-3, 80: Diaz de Cerio.

Tevezen Hitzak


"Terry Argentinan hilda egongo litzateke. Futbolari batek taldekide baten emaztearekin maitasun-harremana badu, Terryk Bridgekin egin duen moduan, ez litzateke bizirik irtengo", esan du Carlos Tevez argentinarrak The Sun-en arabera.



"Kode moralik ez du Terryk Bridgerik egin dionaren ostean. Nire auzoan halakorik egiten baduzu txikitu egiten zaituzte”. "Nik badakit zer motatako pertsona den John Terry, beraz, berari buruz entzuten dudan guztiak ez nau harritzen", gaineratu du.

Erreala Gauzak Argi Uzteko Prest


Erreala eta numantziaren arteko partidua oso garrantzitsua da. Partidu honetan erreala argi utzi nahi du aurten dela urtea. Aurten badirudi gauzak ondo dijoaztela, partiduak galtzen dituenean bere jarraitzaileak ere huts egiten dute. Partidu hau oso garrantzitsua da gehien bat numantzia goiko talde bat delako.Xabi Prieto eta Zurutuza osatu diren arren, Lasartek ez du ia aztarnarik utzi. Arkonada-Eizmendi entrenatzaile bikoak ezinhobeto ezaguten du txuri-urdinen multzoa eta lehen itzulian egin bezala, zenbat eta arrasto gutxiago, orduan eta hobeto. "Taldearekin entrenatzen hasiak dira medikuen baimena jaso ostean. Hasieratik jokatzearena beste kontu bat da. Lasarterentzat numantzia talde oso gogorra da eta badaki partidua ez dela erraza izango. Baina naiz eta zaila izan erreala dana utziko du futbolzelaian.

jueves, 25 de febrero de 2010

Liga Adelante:Real Union


Garaipen garrantzitsua (2-1)

Iñaki Alonsoren mutilek garaipena lortu dute Rayo Vallecanoren aurka, Eneko Romok 90. minutuan sartu duen golari esker.

________________________________________
Irunadarrek garaipen garratzitsua lortu zuten Galen, Rayo Vallecanoren aurka, aurkari indartsu eta arriskutsu baten aurka. Lehen zatian madrildarrak nagusi izan dira jokoan eta batez ere baloiaren kontrolan, baina 38. minutuan Iñaki Deskargak Real Unionek aldeko gola lortu zuen (1-0). Iñaki Alonsoren mutilek, atsedenaldira 1-0ekoaz joatea lortu zuten.
Bigarren zatian, Real Unionek partidaren martxa kontrolatu zuen baina Edu Albacarren falta jaurtiketa nahasi batek Jauregui atezaina gainditzea lortu zuen, markagailuan 1-1ekoa jarriz. Bazirudien partida berdinektarekin bukatu zela, baina 90. minutuan Enero Romok garaipenaren gola lortu zuen irundarrentzat.
Garaipen garratzitsua gipuzkoarrentzat, hiru puntu hauekin bigarren mailako taldea izaten jarraitzeko borrokan mantentzen direla.

Fitxa teknikoa:

Real Unión: Jauregi; Descarga, Iglesias, Lacruz, Gurrutxaga; Sanz, Romo, Juan Domínguez (min 70, Markel Robles), Abasolo (min 79, Seguro) ; Maric (min 64, Maric) y Brit.

Rayo Vallecano: Cobeño, Coke, Pelegrin, Rafa García, Albacar; Quero (min 87, Pachón), Ángel (min 69, Michel), Salva, Jofre; Piti y Aganzo (min 35, Rubén Castro).

Goles: 1-0, min 38: Descarga; 1-1, min 79: Albacar; 2-1, min 90: Romo.

Europa League


Anderlecht-Athletic : Gola sartu behar da

Arlo fisikoan gailentzen denak hanka eta erdi izango du final-laurdenetan. Athleticek 1.500 zaleren babesa izango du.
________________________________________


Athleticek hil ala biziko neurketa jokatuko du Constant Vanden Stock zelaian. HanAnderlecht izango du zain. Europako Liga hasi zenetik hirugarren aldiz gainditu beharko du kanporaketa bat. Eta aurreko bietan gertatu zen legez, etxetik kanpo eskuratu beharko du aurrera egiteko aukera emango dion txartela. Youngo Boysen eta Tromsoren kontra San Mameseko neurketan emaitza txarra eskuratu ostean egin zuen aurrera. Ba, Anderlecht-en aurka ere antzeko egoeran dago.
Joaneko norgehiagokako banakoa ez da emaitza ona zuri-gorrientzat. Golik gabeko partidak talde belgiarrari emango lioke txartela. Beraz, Athletic gol bat sartzera behartuta dago.
Ez dirudi egoera horretan erraza izango denik Ariel Jacobsek zuzentzen duen taldea gainditzea. Izan ere, belgiarrek maila ona dutela erakutsi zuten Katedralean. Konfiantza handia duen taldea izateaz gain, fisikoki oso landua dagoela ikusi zen. Athleticen antzeko ezaugarriak dituen taldea da. Beraz, erronka gogorra izango du talde bizkaitarrak. "Markagailuan aurrea hartzea erabakigarria izan daiteke", esan zuen atzo Koikilik.
Hamaikakoan arituko diren jokalari asko atseden hartuta daude
Teneriferen kontra sei berritasun egon ziren Athleticen hamaikakoan. Caparrosen asmoa zen Bruselako partidarako zenbait jokalari gordetzea. Ondo atera zitzaion apustua. Baina, ligan aritu zirenek ere gura dute Europan lehiatu eta litekeena da Toquerok eta Koikilik taldean jarraitzea. Bestalde, Gabilondo ere maila bikaina erakusten ari da eta baliteke donostiarrak ere hasieratik jokatzeko aukera izatea.
Constant Vanden Stock
19:00
Thomas Einwaller (AUT)
Athletic: Iraizoz; Iraola, San Jose, Amorebieta, Koikili; Gurpegi, Javi Martinez, Orbaiz, Gabilondo; Toquero eta Llorente.

TXAPELDUNEN LIGA:Final Zortzirenak (joanekoa) asteazkena


Interrek irabazi eta Sevillak berdindu

Mourinhoren taldeak 2-1 hartu du Chelsea mendean Giuseppe Meazzan jokatutako partidan eta Sevillak Moskun, berriz, urrea aurkitu du Alvaro Negredoren golarekin.

Sevillak balio handiko berdinketa lortu du Moskuko CSKAri egindako bisitan (1-1) Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako joaneko partidan. Lehen zatian aurreratu da Andaluziako taldea, baina bigarrenean anbizioa falta izan zaio.
Ahalegin handiegirik gabe markagailuan aurreratu da Jimenezen taldea Alvaro Negredok 25. minutuan sartutako golari esker. Navas gaztearena izan da pasea, bikaina.
Bigarren zatian galduta ibili da Sevilla eta 65. minutuan Mark Gonzalez Realeko jokalari ohiak banakoa lortu du. Azken minutuetan hobeto aritu du etxeko taldea eta Sevillak asko sufritu du.
Fitxa teknikoa
1 - CSKA Mosku: Akinféev; A. Berezutski, Ignashevich, V. Berezutski, Shennikov; Krasic, Aldonin, Shemberas, Mark Gonzalez; Honda (Mamaev, 83') eta Necid.
1 - Sevilla: Palop; Stankevicius, Fazio, Escude, Navarro; Adriano (Perotti, 59'), Zokora, Renato (Acosta, 88'), Romaric, Navas; eta Negredo (Kanoute, 76').
Golak:
0-1, 25': Negredo.
1-1, 66': Mark Gonzalez.
Interren garaipena

Interrek, bestalde, gertuago ditu final-laurdenak Giuseppe Meazzan jokatutako neurketan Chelsea mendean hartu eta gero (2-1).
Diego Militok estreinatu du markagailua partida hasi bezain pronto, 3. minutuan. Drogba izan da Inglaterrako taldean onena, arrisku handiko jokaldiak sortu baititu.
50. minutuan banakoa sartu du Kalouk, baina bost minutu geroago aurrea hartu dute italiarrek berriro ere Cambiassoren golari esker.

miércoles, 24 de febrero de 2010

LIGA ADELANTE: REALA


Prieto eta Zurutuza prest daude

Jokalari txuri-urdinek normaltasunez entrenatu dute eta baliteke Huescan jokatzeko modua izatea

Dani Estrada baino ez da geratzen Zubietako erietxean Prieto eta Zurutuza osatu ondoren. Azken bien kasuan, aurreikuspenak bete egin dira eta asteko lehenbiziko saioan parte hartzeko modua izan dute. Huescako neurketa begiz jota dute biek ere, nahiz oraindik orain, goiztiarregia izan edozer aurreratzeko. Entrenamenduen poderioz erabakiko dute berragertzeko garaia ote den. Lasarterentzat funtsezko jokalariak izanik ez du arriskurik txikiena ere hartuko eta behar bezala egonez gero baino ez lukete bidaiatuko. Ostiralean burutuko dute partida aurreko azken saioa eta ordu arte zain egon behar.
Partida oso garrantzitsua da Realarentzat. Sailkapeneko egoera ez da itogarria ezta gutxiagorik ere, baina lasaitasun eremuan jarraitu ahal izateko garaipenak ezinbestekoak dira, are gehiago, Gironaren kontra galdu eta gero. Mikel Gonzalezentzat, “liga aurrera doan einean, talde bakoitzak geroz eta gehiago du jokoan eta ez da batere erraza etxetik kanpo irabaztea. Huescaren zelaia desatsegina da, txikia, zaleak bertatik bertara daude... era berean, irabazteko toki aparta”.
Prietoren itzuleraz ere mintzatu da arrasatearra. Notizia oso ona da. Ongi baino hobeto etorriko zaigu oso jokalari ona delako, onena esango nuke, baina ez da ahaztu behar berak bakarrik ezin duela dena egin eta taldea behar duela”.

Txapeldunen Liga:Final Zortzirenak(joanekoa)asteartea



Bartzelonak eta Girondinsek abantaila hartu dute

Katalanak galtzen hasi dira Stuttgarten aurka Cacauk sartutako golaren erruz, baina Ibrahimovicek egin du berdinketaren gola. Frantziarrek 0-1 irabazi diote Olympiacosi
Bartzelonak eta Girondinsek abantaila hartu dute Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako kanporaketetan. Katalanek 1-1 berdindu dute Stuttgarten aurka eta frantziarrek 0-1 irabazi diote Olympiacosi Grezian.
Alemanian Barça zen faboritoa, baina uste baino gehiago kosta zaio emaitza on bat lortzea. Stuttgart 1-0 aurreratu zen Cacauren golarekin eta alemaniarrek askoz hobeto jokatu zuten lehen zatian. Bigarren zatian Ibrahimovicek gola sartu zuen eta partida 1-1eko emaitzarekin bukatu zen.
Final-zortzirenetako beste partidan Girondinsek 0-1 irabazi zion Olympiacosi. Partidako gol bakarra Cianik sartu zuen.

miércoles, 17 de febrero de 2010

KANPORAKETA BIDERATUAK


Real madrided berriz ere porrota jasan izan behar izan du bere bisitan Lyonera. Madridek oso partidu kaskarra jolastu zuen. Lyonek atzekaldean hasi zen baina pixkanaka aurrera egiten hasi zen. Lyonek izan zituen aukera argi gehienak eta azkenean garaile atera zen. 1-0 irabazi zuten lyondarrek.
-Fitxa teknikoa:
1 – Olympique Lyonnais: Lloris; Réveillère, Cris, Boumsong, Cissokho; Makoun, Toulalan, Pjanic (Kallstrom, m.79); Govou, Lisandro (Gomis, m.82), Delgado (Bastos, m.90)
0 - Real Madril: Casillas; Arbeloa, Ramos, Albiol, Marcelo (Garay, m.46); Mahamadou Diarra, Xabi Alonso, Granero; Kaká; Higuain (Benzema, m.64), Ronaldo
Golak: 1-0, m.47: Makoun
Manchester United bideratuta utzi du kanporaketa 2-3 irabazi zuen atzo Milanen. Milanek aurretik jarri ziren markagailuan bainan bigarren zatian Manchesterrekoek inadarra atera eta partidua etxera eraman zuten.

-Golak:
1-0: Ronaldinho (4. min.)
1-1: Scholes (37. min.)
1-2: Rooney (65. min.)
1-3: Rooney (73. min.)
2-3: Seedorf (83. min.)

OSASUNAREN ZORTEAREN AMAIERA


Osasunak ezin izan du Sevilla indartsuari aurre egin. Sevilla beti bezala bere etxean oso indartxu egiten da. Patxi Puñal gorritxoen kapitaina argi utzi zuen "lasia egon behar gara partidu honek ez du dukagun konfiantza zapuztuko"
Osasuna argi dauka garrantzitsuena dela etxean puntu guztiak lortzea, hor gakoa egongo dela uste dute. Kanpoko partiduak ere garrantzitsuak dira eta beti bezala irabaztera atera behar dela ere esaten dute baina lehenbiziko eta premiazkoa etxeko partiduak direla uste dute.
Hauek dira hemendik bukaerararte etxean jolastu behar dituzten partiduak:Valladolid,Getafe,Racing,Almeria,Zaragoza,Malaga,Athletic,Deportivo eta Xerez.

martes, 16 de febrero de 2010

REAL UNION BETIKO MARTXAN

Real Unionek berriz ere esku hutsik bueltatu da. Cartegenaren aurkako partidu nahiko eskasa jolastu zuten nahiz eta azkenik gol bakar batez galdu. Gol hori Alcalak Tocheri egindako penaltiaren ondorioz etorri da 68. minutuan.
Partidu osoan zehar etxeko taldea gainetik egon da. Lehenengo zatian kanpoko taldeak aurpegia atera zuen eta gutxienez golik ez zizkioten sartu, baina bigarren zatian Cartagena Real Unionen gainetik pasatu zen argi eta garbi.
-Fitxa Teknikoa:
1.Cartagena: Ruben; Txiki, Cygan, Chus Herrero (Falcon, 62'), Clavero; Mariano Ssnchez, Longss, De Lucas, Lafuente (Signorino, 85'); Voctor (Quintero, 41') eta Toche.
2. Real Union: Otermin; Descarga, Alcala, Iglesias, Gurrutxaga; Beobide, Sanz, Montoro (Ruben Duran, 55'), Gabarain (Sergio Francisco, 72'); Abasolo eta Brit (Maric, 67').
Gola: 1-0. 68': De Lucas, penaltiz.

BARTZELONAREN LEHENENGO PORROTA

Bartzelonak denboraldiko lehen estropezua egin zun Aletico de Madrid-ren aurka. 2-1 galdu zuten Vicente Calderon futbol zelaian. Partidu ezinhobea egin zuten madrildarrek eta horren ondorioz lortu zuten talde garaitezinaren lehenengo porrota.
Hasieratik deseroso jokatu zuen Barçak. Atzean baja ugari zituen, Pique eta Marquez zigortuta zeuden eta Chygrynskiy, Abidal, Alves eta Toure, lesionatuta. Eta hori gutxi balitz Keita laugarren minutuan lesionatu eta berdegunetik atera izan behar zun beste baja bat listara sartuz.
-Fitxa teknikoa:
1 - Atletico Madril: De Gea; Ujfalusi, Perea, Dominguez, Antonio Lopez; Reyes (Valera, 86'), Assuncao, Tiago, Simao; Forlan (Jurado, 81') eta 'Kun' Aguero (Ibra, 92').
2 - Bartzelona: Valdes; Jeffren (Bartra, 60'), Puyol, Milito, Maxwell; Sergio Busquets, Xavi (Bojan, 77'), Keita (Pedro, 7'); Messi, Ibrahimovic eta Iniesta.

Golak: 1-0, 8': Forlán 2-0, 22': Simao 2-1, 26': Ibrahimovic

BRAVOREN GOL ERABAKIGARRIA

Claudio Bravok geldiketa bikainak egin zituen aurreko astean Murtziaren kontra. Ez zen aurreneko aldia izan ezta gutxiagorik ere. Dena den, atezain batek ohikoa ez duena egiteagatik ohiartzun handiago lortu du.
Aldagela barruan sarritan hitz egin dugu aukera horretaz eta atzo guzti-guztiek hurbiltzeko esan zidaten. Atzo sareetara joan zelako baina giza-hesian jo izan balu eta kontraerasoan gola sartu? Arriskutsua da, ados. Baina, batzuetan arriskatu egin behar da eta ondorioak onartu. Kontuak kontu, GARRANTZITSUENA garaipena eskuratzea zen.
Numantzia eta Levante ez dira gerturatu eta Betis eta Rayorekiko tartea berriz, handitu egin da. 12 eta 16 puntura daude, hurrenez hurren. Gironan jokatu du heldu den igandean Realak arratsaldeko bostetan. Labakak bosgarren txartel horia ikusi zuenez, Lasartek beste norbaitengan pentsatuko du. Gonzalez osatze bidean da, gaur ere korrika aritu da erritmo onean baina bere parte hartzea ziurra ez denez Josu Esnaolak aukera izan lezake.